Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5341

EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, «Gestión 10 Gestión y Formación, S.L.» entitateak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Entitateen Erregistro Berezian duen inskripzio-zenbakiari dagokion akats materiala zuzentzeko dena.

1.– Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez, «Gestión 10 Gestión y Formación, S.L.» entitatea bestelako prestakuntza ibilbidea egiteko akreditatutako zentro gisa eta meatze-makinistaren txartela lortzeko aztertzaile gisa aitortu zen.

2.– Ebazpen horretan xedatutakoaren arabera, entitate hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Entitateen Erregistro Berezian inskribatuta dago, A-0104 erregistro-zenbakiarekin.

3.– Bestalde, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko azaroaren 8ko Ebazpenak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate gisa aitortu zuen adierazitako entitate hori, zehazki, «dorre-garabiko operadorea eta autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea» espezialitateetan. Eta Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba zedila xedatu zuen, honako erregistro-zenbakiarekin: REFPA, A-0096.

4.– Baina entitate horrek lehendik ere esleitua zuen inskripzio-zenbaki bat erregistroan, eta, beraz, akats material hori zuzendu egin behar da. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzenketak egitea Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko maiatzaren 24ko Ebazpenean, «Gestión 10 Gestión y Formación, S.L.» entitatea bestelako prestakuntza ibilbidea egiteko akreditatutako zentro gisa eta meatze-makinistaren txartela lortzeko aztertzaile gisa aitortzeari buruzkoan. Ebazpen horren hirugarren ebatziak dio entitate hori A-0104 zenbakiarekin inskribatu behar dela Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Entitateen Erregistro Berezian. Baina xedapen horrek honela esan behar du:

«Entitate hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Entitateen Erregistro Berezian dago inskribatuta, honako erregistro-zenbaki honekin: REFPA, A-0096».

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala