Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5338

243/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez Energiaren Euskal Erakundeari bai-mena ematen zaion Naturgas Energía Grupo, S.A.ren zatiketaren ondoriozko Sozietate Onuradunaren akzioak harpidetzeko.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuko 109.1 artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute enpresa-ondarea: merkataritza-sozietateak ordezkatzen dituzten baloreek; obligazioek eta akzio bihur daitezkeen obligazioek; lehentasunezko harpidetza-eskubideek; aukeren finantza-kontratuek; finantza-trukeko kontratuek; partaidetza-kredituek eta bigarren mailako merkatu antolatuetan negoziatzekoak diren beste batzuek, baldin eta lege honetako 1. artikuluan jasotako erakundeetarako eskubideak ordezkatzen badituzte.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez egokitutako 2009/73/EE Zuzenta­rauak ezarri bezala, gas banatzaileek eta bertikalki integratutako hornitze aktiboen banatzaileek gas garraioaren aktiboen gaineko kontrola gauzatu.

Agindutakoa betetze aldera, Naturgas Energía Grupo, S.A.k erabaki zuen garraioaren inber­tsioak kentzea. Naturgas Energía Grupo, S.A. partzialki zatitu zen, eta horren ondorioz, sozietate berria sortu zen, eta berorren akzioen % 100 batu zen. Sozietate berriko kapitala Naturas Energía Grupo, S.A.ren kapitalaren proportzio berekoa zen, hau da: Hidrocantábrico, % 90 eta Energiaren Euskal Erakundea, % 10.

2012ko uztailaren 27an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak erabakizuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Energiaren Euskal Erakundeari baimena emateko, Naturgas Energía Grupo, S.A.ren zatiketaren ondoriozko Sozietate Onuradunaren akzioen % 10 harpidetzeko. Sozietate hori Naturgas Energía Transporte, S.A.ren akzioen % 100 duen titularra da. Nolanahi ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Baimena ematen zaio Energiaren Euskal Erakundeari Naturgas Energía Grupo, S.A.ren zatiketaren ondoriozko Sozietate Onuradunaren akzioen % 10 harpidetzeko. Sozietate hori Naturgas Energía Transporte, S.A.ren akzioen % 100 duen titularra da. Eragiketa horren ondorioz, Energiaren Euskal Erakundeak % 10eko partaidetzari eutsiko dio sozietate horretan.

AZKEN XEDAPENAK

Dekretu hau onartzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala