Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5337

242/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeari Micronizados Natu­rales S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuko 109.1 artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute enpresa-ondarea: merkataritza-sozietateak ordezkatzen dituzten baloreek; obligazioek eta akzio bihur daitezkeen obligazioek; lehentasunezko harpidetza-eskubideek; aukeren finantza-kontratuek; finantza-trukeko kontratuek; partaidetza-kredituek eta bigarren mailako merkatu antolatuetan negoziatzekoak diren beste batzuek, baldin eta lege honetako 1. artikuluan jasotako erakundeetarako eskubideak ordezkatzen badituzte.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du eragina.

Micronizados Naturales S.A. sozietatearen helburu sozialak honako hauek dira: industrian karga eta/edo pigmentu gisa erabili litezkeen industria-harriak eta -mineralak meatzaritzan aprobetxatzea, granulometriaz mikronizatu eta sailkatzea eta merkaturatzea.

2012ko uztailaren 22an, Energiaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzari honako baimenak eskatzeko erabakia hartu zuen Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak: batetik, Micronizados Naturales S.A. sozietatean emaitza negatiboak orekatzeko, 705.621,42 eurotan kapitala murrizteko baimena, eta, bestetik, Micronizados Naturales, S.A. sozietateak burutuko duen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetzeko baimena. Harpidetza hori, 319.209,69 eurokoa izango da, hau da, gehitutako kapital osoaren (638.419,38 euro) % 50; hartara, EEEk egun sozietate horretan duen % 50eko partaidetzari eutsiko dio. Nolanahi ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematea, Micronizados Naturales SA sozietatearen kapital sozialaren gehikuntzan, hirurehun eta hemeretzi mila, berrehun eta bederatzi euro eta hirurogeita bederatzi zentimorekin (319.209,69) parte hartzeko, gehikuntzaren % 50ean alegia, kapital osoa seiehun eta hogeita hemezortzi mila, laurehun eta hemeretzi euro eta hogeita hemezortzi zentimokoa (638.419,38) baita. Eragiketa horren ondorioz, Energiaren Euskal Erakundeak % 50eko partaidetzari eutsiko dio sozietate horretan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala