Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5336

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 20koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek 2011-2012 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez (maiatzaren 10eko EHAA), Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek 2011-2012 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten diru-laguntzetarako deialdia egin zen.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2011ko, uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez, ikastaro horien antolakuntza eta garapenerako diru-laguntza batzuk ematen ziren.

Horrela izanik, kasu batzuetan prestakuntza-jarduera ez da egin edo bere kostua emandako diru-laguntza baino gutxiago izan da, horregatik 2011ko apirilaren 12ko Aginduaren 19. artikulua aplikatu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da 2011ko uztailaren 20ko Ebazpena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek 2011-2012 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten diru-laguntzak ematen dituena. Aldaketa horren bidez, gutxitu egiten da I. eranskinean agertzen diren Ikastetxeei eta hor agertzen diren kopuruetan emandako diru-laguntza.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 20a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.


Azterketa dokumentala