Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5334

AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Pa­saiako (Gipuzkoa) «Itsasmendikoi Pasaia» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Pasaiako (Gipuzkoa) «Itsasmendikoi Pasaia» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espe­zifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartu egiten da IES «Itsasmendikoi Pasaia» BHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean IES «Náutico Pesquero de Pasaia - Blas de Lezo» BHI izango du izena. Ikastetxe hori Pasaiako udalerriko (Gipuzkoa) Marinelen kaleko 2. zenbakian dago, eta 20003303 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala