Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5333

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 29koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena, zuzendari horren 2012ko otsailaren 17ko Ebazpen bidez Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari hainbat eskumen eskuordetzea bertan behera uzten duena.

Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko otsailaren 17ko Ebazpenez (2012ko otsailaren 17ko EHAA, 35. zenbakia), Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urriaren 19ko 471/1999 Dekretuko 16.4 artikuluan jasotzen diren zenbait eskumen Sail horretako Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari eskuordetzea xedatu zen.

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuko 16. artikuluan xedatutakoaren arabera –zein azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuz aldatu zen– eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13.6 artikuluan oinarrituz, non ezartzen baita eskuordetza edozein momentutan bertan behar utz dezakeela eman duen organoak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen zuzen­dariaren 2012ko otsailaren 17ko Ebazpen bidez Sail horretako Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari hainbat eskumen eskuordetzea bertan behera uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Erandio, 2012ko azaroaren 29a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala