Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5327

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Arau­bide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 2012ko urriaren 17ko Ebazpenean atzemandako hutsak zuzentzen dira. Ebazpen horren bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Admi­nistrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten da. Lanpostuei 14. mailatik beherako ordainsari-maila dagokie.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitzako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 17ko Ebazpenaren testuan (2012ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 209. zk.). Ebazpen horren bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten da; lanpostuei 14. mailatik beherako ordainsari-maila dagokie. Hortaz, jarraian zuzendu egiten dira:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baliogabetuta geratzen da 2012ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (221. zk.) argitaratutako hutsen zuzenketa.

Bigarrena.– Aldatu egiten da 2012ko urriaren 17ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten da. Lanpostuei 14. mailatik beherako ordainsari-maila dagokie.

2012/4765 (16/2) orrialdean, 3394 lanpostuaren kodean,

Honela dio:

«Hizkuntza-eskakizuna: 4».

Baina honela esan behar du:

«Hizkuntza-eskakizuna: 3».

2012/4765 (16/3) orrialdean, 3268 lanpostuaren kodean,

Honela dio:

«Dotazioa 04, 05 eta 11».

«Hizkuntza-eskakizuna: 3».

Baina honela esan behar du:

«Dotazioa 04 eta 11».

«Hizkuntza-eskakizuna: 2».

2012/4765 (16/4) orrialdean: Laugarren oinarria.– Lehiaketako puntuazioa,

Honela dio:

«1.– Prozesuan gehienez ere 138 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 108 puntu lor daitezke. Bigarren fasera igarotzeko, gutxienez 40 puntu lortu behar dira».

Baina honela esan behar du:

«1.– Prozesuan gehienez ere 130 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 100 puntu lor daitezke. Bigarren fasera igarotzeko, gutxienez 30 puntu lortu behar dira».

2012/4765 (16/5) orrialdean, bosgarren oinarriko 2. paragrafoan: 2.– Lanbide-kategoria,

Honela dio:

«● Eskatutako lanpostuarenetik 3 maila beherago dagoen maila duen lanpostuaren titulartasuna: 2 puntu».

Baina honela esan behar du:

«● Eskatutako lanpostuarenetik 3 maila beherago dagoen maila duen lanpostuaren titulartasuna: 1 puntu».

2012/4765 (16/5) orrialdean, bosgarren oinarriko 3. paragrafoan: 3.– Egindako lanaren balorazioa,

Honela dio:

«● Eskatutako lanpostuaren balioespen-maila baino maila bat gutxiagoko lanpostuetan egindako lana: 0,41 puntu zerbitzu-hilabete osoko, gehienez ere 20 puntu».

Baina honela esan behar du:

« ● Eskatutako lanpostuaren balioespen-maila baino maila bat gutxiagoko lanpostuetan egindako lana: 0,16 puntu zerbitzu-hilabete osoko, gehienez ere 20 puntu».

2012/4765 (16/14) orrialdean: 3.– ALEGATZEN DITUEN MEREZIMENDUAK.

Honela dio:

«A.3) Herri-administraziotik kanpo besteren konturako beste edozein lanetan emandako zerbitzuak».

Baina honela esan behar du:

«A.3) Lanbide-kategoria».

2012/4765 (16/16) orrialdean: Lanpostua egokitzea.

Honela dio:

«Ezgaitasuna dela-eta, 3202 Garapen eta Produkzio Arloko burua izeneko lanpostua egokitzeko eskatzen dut».

Baina honela esan behar du:

«Ezgaitasuna dela eta, .................................... lanpostua egokitzeko eskatzen dut».

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

IŃAKI CALONGE CRESPO.


Azterketa dokumentala