Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5143

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Iker Ruso Lopez jaunak Trenbide Zaintza arloko PF/991/2011/MB espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak ebazpen bat eman zuen 2012ko uztailaren 31n, eta ebazten haren bidez, Iker Ruso Lopez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zen.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratu egiten da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala