Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5138

EDIKTUA, 5049/12 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Martuteneko espetxean preso egon zen Laadimi Soufiane-ren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 5049/12 espedientea bideratu dela; aipatu pertsona 1983-08-17an jaio zen, Avignonen (Frantzia), eta 05KK37741 du pasaporte-zenbakia; azken bizilekua Donostian zuen (Harrobieta plaza 3-2. B, Altza), baina egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, 2012ko uztailaren 27an autoa eman da; hona hemen auto horren xedapenak: «Ondoko kausan, Laadimi Soufiane presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea:

– Algecirasko Zigor-arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren 226-10 Betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du».

Laadimi Soufiane, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2012ko irailaren 18an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala