Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5137

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 108/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 108/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria Ignacia Paz Alba.

Abokatua: Jose Manuel Mate Basterrechea.

Prokuradorea: Arzua.

Demandatua: Feliciano Giles Oliva.

Gaia: IV-VII L1 CC Titulua.

Judizio horretan, 2012-09-19an epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

Auzi-ihesean den Feliciano Giles Olivas jaunaren aurka, M.ª Ignacia Paz Alba andrearen izenean eta ordez Arzua Azurmendi prokuradoreak aurkeztutako demanda, zaintzari eta mantenuari buruzkoa, baietsi egiten dudanez gero zati baten, beherago zehaztu neurriak hartzea erabakitzen dut:

1.– M.ª Ignacia Paz Alba amari ematen zaizkio XXXXX adingabekoaren zaintza eta jagoletza, eta guraso biek partekatuko dute guraso-ahala.

2.– Komunikazio- eta bisita-erregimenari dagokionez, honako hau ezartzen da: aita astean behin egon ahal izango da adingabekoarekin, eta akordiorik ez bada, egun hori larunbata izango da, ordutegi honekin: 10:00etatik 11:30etara; guztiarekin ere, familia-elkargunean gauzatu beharko dira bisitak.

3.– Familia-etxebizitzaren eta bertako gauzen erabilera eta gozamena alabari eta zaintza duen gurasoari ematen zaizkie.

4.– Aitaren kargura, adingabekoarentzako mantenu-pentsioa bat ezartzen da, hain justu ere aitak izan ditzakeen diru-sarreren % 30a egiten duena; betiere, ordaindu beharreko gutxieneko kopurua hileko 300 euroka dela. Kopuru hori aurreratutako hilabetetan ordaindu beharko da, lehen bost egunen barruan eta auzi-jartzaileak hartarako izendatutako kontu edo libretan; bestalde, kopuru hori eguneratu egin behako da urtero, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Adingabearen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte guraso biek.

Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan jarri beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Feliciano Giles Oliva demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala