Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5136

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 93/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 93/11 prozedura.

Demandatzailea: Yolanda Gonzalez Santos.

Abokatua: Ana Hernando Tojo.

Prokuradorea: María Rosa Sanmiguel.

Demandatua: Mohssine Belmohitou.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen bi mila eta hamabiko ekainaren hogeita bostean. Hona hemen epaitza:

Mohssine Belmohitou jaunaren aurka, Yolanda González Santos andrearen izenean eta ordez Rosa San Miguel prokuradoreak aurkeztutako demanda, zaintzari eta mantenuari buruzkoa, baietsi egiten dudanez gero, jaun hori auzi-iheslaria dela deklaratzen dut, eta beherago zehaztu neurriak hartzea erabakitzen dut:

1.– Yolanda González Santos auzi-jartzaileari ematea XXXXX eta XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, ordea, biek partekatuko dute.

2.– Aitaren eta seme-alaben arteko bisita- eta komunikazio-erregimena honakoa izango da: aita noiz izango den adingabekoen konpainian: asteazkenetan 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara; guztiarekin ere, Bilbo Uribarri kaleko familia-elkargunean gauzatu beharko dira bisitak, betiere elkargune horretako langileen tutoretzapean eta gainbegiraketarekin.

3.– XXXXX eta XXXXX adingabekoen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 200 eurokoa; zeina aldez aurretik pagatu beharko den, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan; eta amak hartarako izendatutako aurrezki-kontu edo –libretan. Kopuru hori eguneratu egin beharko da, hain justu ere Estatistikako Institutu Nazionalak edo hura ordezten duen erakunde ofizialak ematen dituen datuak (Kontsumoko Prezioen Indizeak) kontuan hartuz, betiere ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik harako ondorioekin. Adingabekoen aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Ez da kosturik ezarri behar.»

Mohssine Belmohitou demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zaintzan utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2520 0000 00 0093 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala