Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5135

EDIKTUA, 37/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

19/11 EPAIA

Irun, 2011ko otsailaren 13a.

Nik, José Ignacio Hierro Lage jaunak, Irungo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile titular naizen honek, ikusi eta entzun ditut falta-judizioko autoak, lehenago aipatutako zenbakia dutenak. Manuel Francisco Mangas Sánchez jauna izan da salatzailea, eta salatuak Yoann Guy Frederic Armentier, David Jean Feron eta. Máxime Hyacin Niewiadunski. Horiek horrela, epai hau ematen dut: Prozedura honetan, Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Erantzukizun kriminala aldatzeko zirkunstantziarik ez delarik, ebasketa-falta baten egile direnez gero, Yoann Guy Frederic Armentier, David Jean Feron eta Máxime Hyacin Niewiadunski honako hauetara kondenatzen ditut: 45 egunez, eguneko 2 euroko kuota ordaintzea bakoitzak; eta erantzukizun pertsonal subsidiario gisa (Zigor Kodea, 53. artikulua), ordaindu gabeko eguneko bi kuotengatik egun batez askatasuna kentzea, baldin eta borondatez edo premiamendu-bidetik ez bada ordaintzen ezarritako isuna; eta faltak izanez gero, eten gabeko lokalizazioaren bidez bete ahal izango da. Prozedura honetako kostuak demandatuek ordainduko dituzte.

Irungo Hotel Aitanari honako hauek pagatzera kondenatzen ditut Yoann Guy Frederic Armentier, David Jean Feron eta Máxime Hyacin Niewiadunski: Coca Cola eta Pepsi Cola botilen pack-aren ondoriozko erantzukizun zibila dela-eta, epaiaren betearazpenean zehaztutako zenbatekoa.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena. Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile-magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko abuztuaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala