Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5134

EDIKTUA, titulu judizial bat betearaztearen gaineko apelazioan bideratutako 231/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 231/12 titulu judiziala betearazteko apelazioa.

Errekurtsogilea: Anton Olabarria Ereño, Eugenia Olabarria Ereño, Jacinto Olabarria Ereño, Laureano Olabarria Ereño, Lucia Olabarria Ereño eta Miren Olabarria Ereño.

Abokatua: Ainara Lamikiz Garcia.

Prokuradorea: Alberto Arenaza Artabe.

Alderdi errekurritua: Jose M.ª Ereño Respaldiza.

Abokatua: Domingo Ochoa De Eribe Ugarriza.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Alderdi errekurritua: Hipolita Ereño Ugarte andrearen edozein titulu dela-eta oinordeko edo jaraunsle deklaratu direnak, eta hirugarren pertsonak, zeintzuei eragin egiten baitie zortasuneko jabetzarekiko eskubidedun titularrei buruzko prozedura honek.

Gaia: titulu judiziala betearaztea.

Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapen-zatia:

«...2011ko urriaren 20an emandako autoaren aurka, Laureano Olabarria Ereño, Miren Olabarria Ereño, Eugenia Olabarria Ereño, Lucia Olabarria Ereño, Anton Olabarria Ereño eta Jacinto Olabarria Ereñoren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten denez gero, ebazpen hura berretsi egiten da, parte apelatzaileari ezartzen zaizkio kostuak, eta aurkeztutako gordailua galdu egiten du.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Ebazpena irmoa denean, bidal bitez autoak euren jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta bete dezaten.

Gure autoa honen bidez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Eta Epaiaren testigantza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Demandatuak, hau da, Hipolita Ereño Ugarte andrearen edozein titulu dela-eta oinordeko edo jaraunsle deklaratu direnak, eta hirugarren pertsonak, zeintzuei eragin egiten baitie zortasuneko jabetzarekiko eskubidedun titularrei buruzko prozedura honek, egun non bizi diren (bizilekuak) ez dakigunez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluarekin bat etorriaz, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala