Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5131

EBAZPENA, 2012ko urriaren 31koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Bilbao-Donostia trenbide-lineako Amaña-Ardantza tartearen bikoizketa eta estalkia eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta titularrei dei egiten baitzaie ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, «Bilbao-Donostia trenbide-lineako Amaña-Ardantza tarteari dagokionez, estalkia eta bikoizketa eraikitzeko proiektua» onartu zen.

Otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sareko lurralde plan sektorial onartu zen. Bada, dekretu horretan honako hau ere jasotzen: Bilbao-Donostia lehendik dagoen trenbide-linearen eraldaketa, hain justu ere Ermua-Eibar tartean bikoizketa eginez. Bikoizketa hori tarteka egingo da, eta tarte bakoitzerako eraikuntza-proiektu bat izango da. Bikoizketa hori tarteka egingo da, eta tarte bakoitzerako eraikuntza-proiektu bat izango da.

Bestalde, 640 metro luzeran, Ardantzako geltokiaren eta Amañako geralekuaren arteko bikoizketa-tarte osoa estaltzeko, akordio bat egin da Eibarko Udalarekin; eta hartarako, gutxi gorabehera 10.000 metro koadroko plataforma bat egitea baimentzen da. Plataforma hori euskarria izango da, batetik, Amañatik Ardantzaraino tartean oinezkoentzako pasealekuaren jarraipena izan dadin, eta, bestetik, bideen sistema berrantola dadin. Amañako geltoki berrirako oinezkoentzako sarbideak 80 m-ko nasa zentral ba izango du, zeina plataformatik hara egingo den. Amañako geltoki berrirako oinezkoentzako sarbideak 80 m-ko nasa zentral ba izango du, zeina plataformatik hara egingo den.

Amaña-Ardantza tartea estaltzeko eta bikoizteko obrak aldatu egiten dituzte inguruko urbanizazioa eta bideak, funtsean aldatu ere. Hortaz, proiektuaren jarduera-eremua trenbidetik haratago doa, eta aldatu egiten ditu inguruko bideak.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan jaso egiten dira ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatza eta partzela-planoak.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Amaña-Ardantza tartearen bikoizketa eta estalkia eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea erabaki zen, eta Desjabetzeen eranskinaren zerrenda jendaurrean jarri, interesdunei jakinaraziz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2012ko abuztuaren 7koa, 153. zk.), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2012ko abuztuaren 9koa, 152. zk.), Diario Vasco egunkarian (2012ko abuztuaren 7koan) eta Eibarko Udaleko iragarki-oholean 2012ko irailaren 10ean argitaratuz.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egin eta ebazpenak emateko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren –azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatua– 15.h) artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean. Dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez bigarren aldiz aldatu zen.

Aplikatzekoa den sektoreko legerian hauek biltzen dira: onura publikoko direla eta ofizialki onartutako trenbide-lineak ezartzeko edo zabaltzeko proiektuetan identifikatutako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharraren aitorpena (Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikulua); Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2 artikuluan aurreikusi prozeduran parte hartzeko Administrazioa ahalduntzeko legezko aitorpena, betiere, okupatu aurreko aktak egin baino lehen –non aipatu ondasunak eta eskubideak deskribatzen, haien titularrak identifikatzen eta baloratzeko datu zehatzak jasotzen diren–, eta okupatu baino lehen eman beharreko gordailu gisa perituak zehaztutako zenbatekoa, eta, hala behar bada, berehala okupatu beharrak eragindako kalteengatiko zenbatekoa ordaindu edo kontsignatu baino lehen.

Ondorioz, jarduketak ikusirik eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 20., 21. eta 52. artikuluetan eta bere erregelamenduaren 56. artikuluan, eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan xedatutakorekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilbao-Donostia trenbide-lineako Amaña-Ardantza tartearen bikoizketa eta estalkia eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta horiek okupatzeko beharra deklaratzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan zehaztutako ondorioetarako.

Bigarrena.– Zerrenda horretan ageri diren jabeei dei egitea, bertan zehaztutako egun eta orduetan, eta Eibarko Udalean pertsonatu eta gero, desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak atzeman aurreko aktak egiteko, eta, behar bada, horiek formalki okupatzeko. Guzti horrek ez du eragotziko terrenoetara joatea, interesdunek hala eskatuz gero.

Egintza horretara interesdunek pertsonalki agertu beharko dute, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimendutakoek ordezkatuta, eta titulartasuna egiaztatzeko agiriak (eskritura publikoak, Jabetza Erregistroaren ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta abar) eraman beharko dituzte, baita haien eskubideak egiaztatzeko beste ezein agiri ere; hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aurreko aktak egiteko egunera arte, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte akats posibleak zuzentzeko; alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organo honetan edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eta horrela jakinarazten da jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Eibarko udal mugartea.

Finka zenbakia: 01.

Erref. Katastro-erref.: Bidea/herri jabaria.

Jabea: Eibarko Udala.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 2.458 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 02.

Erref. Katastro-erref.: Bideak/Komunikazioen sistema orokorra.

Jabea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 2.404 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 6.384 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: Abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:00a.

Finka zenbakia: 03.

Erref. Katastro-erref.: 4281088.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 10 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: Abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 04.

Erref. Katastro-erref.: Ibai-ibilguen sistema orokorra.

Jabea: Eusko Jaurlaritza.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 772 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: Abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 14:00ak.

Finka zenbakia: 05.

Erref. Katastro-erref.: Ibai-ibilguen sistema orokorra.

Jabea: Eusko Jaurlaritza.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 239 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 14:00ak.

Finka zenbakia: 06.

Erref. Katastro-erref.: Bidea/herri jabaria.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 1.566 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 07.

Erref. Katastro-erref.: Bidea/herri jabaria.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 981 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 08.

Erref. Katastro-erref.: Bideak/Komunikazioen sistema orokorra.

Jabea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 2.151 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:00ak.

Finka zenbakia: 09.

Erref. Katastro-erref.: Bidea/herri jabaria.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 25 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 872 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 10.

Erref. Katastro-erref.: 4881272.

Jabea: Tiburcio Anitua 1.ko Jabekideen Erkidegoa.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 63 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 09:30a.

Finka zenbakia: 11.

Erref. Katastro-erref.: 4281283.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 1.153 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.

Finka zenbakia: 12.

Erref. Katastro-erref.: 4281099.

Jabea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra. Osasungintza.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 558 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 12:30a.

Finka zenbakia: 13.

Erref. Katastro-erref.: 4281456.

Jabea: El Corte Inglés

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 10:30a.

Finka zenbakia: 14.

Erref. Katastro-erref.: 4281438.

Jabea: Hirierdi, S.A.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 380 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 11:00ak.

Finka zenbakia: 15.

Erref. Katastro-erref.: 4281193.

Jabea: Garaje Legarre 8. bis-eko Jabekideen Erkidegoa.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 10:00ak.

Finka zenbakia: 16.

Erref. Katastro-erref.: 4281263.

Jabea: Fundación Pública San Andrés.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 34 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 11:30a.

Finka zenbakia: 17.

Erref. Katastro-erref.: 4281098.

Jabea: Alfalán, S.A.

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 0 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 12:00ak.

Finka zenbakia: 18.

Erref. Katastro-erref.: 4281216.

Jabea: Eibarko Udala

Okupazio iraunkorra: OI 0 m2/MI 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: ABO 777 m2/ABM 0 m2.

Zortasuna: BZ 0 m2.

Izaera: hiri-lurra.

Aurreko aktak egitea: abendua.

Tokia: Eibarko Udala. Eguna: 12. Ordua: 13:30a.


Azterketa dokumentala