Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5130

234/2012 DEKRETUA, azaroaren 13koa. Honen bidez, indargabetu egiten da irailaren 4ko 168/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

2012ko uztailaren 27ko EHAAn (146. zk.) uztailaren 3ko 121/2012 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.

Gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, irailaren 4an egindako bilkuran, beste dekretu bat onartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko. Baina, akats baten ondorioz, uztailaren 3ko Jaurlaritzaren Kontseiluan onartutakoaren testu eta eranskinak sartu ziren. Dekretu berri hori irailaren 10eko EHAAn argitaratu zen (168/2012 Dekretua, irailaren 4koa).

Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Indargabetu egiten da irailaren 4ko 168/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala