Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5128

AGINDUA, 2012ko urriaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko, 2005eko otsailaren 3ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2011ko irailaren 12an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren 2011-2012 ikasturterako, ondorengo hautaketa-prozeduretan aukeratuak izan ziren hautagaiak: aipatutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak; 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren eta, erabaki judizial bat betez, 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutakoak; eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutakoan hautatutakoak, azken hauei praktikak betetzeko urtebeteko atzerapena onartu ondoren.

Aipatutako aginduei jarraituz, praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden aukeratutako hautagaiak karrerako funtzionario izendatzeari ekin zaio.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 13ko Aginduaren bidez, eta erabaki judizial bat betez, Estibaliz Aldecoa Troglia andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen 2011-2012ko ikasturterako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia izatearen ondorioz.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez, eta erabaki judizial bat betez, Ainhoa Aguirre Idarreta andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen 2011-2012ko ikasturterako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia izatearen ondorioz.

Aipatutako aginduen oinarriei jarraituz, eta egindako praktikak gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatu dira.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, erabaki judizial bat betez. I. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoko kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, erabaki judizial bat betez. II. eranskinean zerrendatzen da.

Hirugarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea. Hautagai horiei praktika-aldia betetzeko urtebeteko atzerapena onartu zitzaien, eta 2011-2012 ikasturtean egin zituzten praktika horiek. Horiek III. eranskinean zerrendatzen dira.

Laugarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakas­leen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea. Horiek IV. eranskinean zerrendatzen dira.

Bosgarrena.– Agindu honen bidez izendatutako pertsonak, I. eranskineko zerrendan ageri direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2004ko irailaren 1etik aurrera.

Seigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako pertsona, II. eranskineko zerrendan ageri dena, karrerako funtzionariotzat joko da, 2006ko irailaren 1etik aurrera.

Zazpigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako pertsonak, III. eta IV. eranskinetako zerrendetan ageri direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2012ko irailaren 1etik aurrera.

Zortzigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionario baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala