Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2012ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5127

AGINDUA, 2012ko azaroaren 6koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2012-04-30eko Aginduaz iragarria).

Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko, 2012ko apirilaren 30eko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (2012ko maiatzaren 24ko EHAA eta BOE).

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa. Bada, lege haren VIII. tituluan, Botere Judizialaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko –abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaz onartutako– xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin bat etorriaz, honakoa xedatu dut:

Lehenengoa.– Eranskinean argitara ematea aipatutako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien erresultak.

Bigarrena.– Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena.– Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz; beraz funtzionario berriek beteko dituzte.

Bosgarrena.– Goragoko kidego batera sartu, uztailaren 21eko JUS/2370/2011 eta JUS/2371/2011 Aginduez deitu oposizioetan lanpostuaz jabetu eta lehiaketa honetan lortu destinoa duten funtzionarioak, ez dira horri loturik geratuko; izan ere, egoera administratiboa aldatu egin da.

Seigarrena.– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioak, baldin ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu eskala edo kidegoren batera, 2012ko azaroaren 23an egunean egin beharko da kargu-uztea.

Zazpigarrena.– Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuan eskumena duen Administrazioak ordainduko du.

Lekualdatze-lehiaketaz lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioei dagokienez, lanpostuz jabetzeko epeen ondorioetarako, honako hau joko da «funtzionarioaren herritzat»: zerbitzuak non egiten dituen, hangoxekoa. Destinoko zentoan jarraitzen badu, kargua uzteko eguna eta lanpostuaz jabetzeko eguna elkarren segidakoak izango dira.

Zortzigarrena.– Honako egoera administratiboan diren funtzionarioen kasuan: sektore publikoan zerbitzuak egiteagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean; Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea badakar Aginduak, jabetza egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hara zenbatuko da epe hori.

Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan –kidego edo eskalan berrian– gauzatzea jabetza, eta lehengo destinoko kargutik kendu egingo dira, plaza berriraz jabetzeko egunaren aurrekoan. Jabetza burutzeko beharrezko denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Gerentziari ordaindutako baimen bat eskatu ahal izango zaio; bi egun naturalekoa, herriz aldatzen ba; salbu eta Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada; izan ere, orduan epea hiru egun naturalekoa izango da; guztiarekin ere, plazaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, plazaz jabetzea aipatu baimen-egunen barruan burutu beharko da.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzi hori autonomia erkidego honetako Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, noiz-eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.

Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Bederatzigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administra­zioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 6a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala