Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5098

IRAGARKIA, Herritarrentzako arreta arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Dekretu-proiektu horren helburua herritarrentzako arreta arautzea da, herritarrei zuzendutako erlazio-gune baliagarri bat baita, baliabide eta prozeduren multzoaz osatua, informazioa eskuratzeko bideak urratzeko, betebeharrak betetzeko eta bere eskubideak baliarazteko bidea ematen duena.

Proiektu hori, bestalde, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetuko da.

Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea behar bestekotzat jotzen da; epea iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Proiektuaren testua herritarren eskura jarriko da, https://www.euskadi.net egoitza elektronikoan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 8a.

Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria,

ALBERTO ORTIZ DE ZÁRATE TERCERO.


Azterketa dokumentala