Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5078

IRAGARKIA, Euskotreneko babes eta zaintza zerbitzuaren kontratuaren esleipenari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu mota.

a) Nolako kontratua: zerbitzuak.

b) CPV sailkapena (xede nagusia): 79714000.

3.– Kontratuaren deskribapen laburra.

a) Xedearen deskribapena: honako hauek kontratatzea: instalazioetako segurtasun pribatuaren zerbitzua, zerbitzua trenbidez eta errepidez ustiatzea eta Atxuriko bulegoen babesa eta zaintza.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

4.– Lizitazio-deialdia.

a) Nola egin: eskaintza publikoen eskaeraren bidez.

b) 2012ko ekainaren 26ko 2012/S 120-199692 zenbakiarekin, Europar Batasunaren Aldizkarian lizitazio iragarkiaren aipamena.

5.– Bideratzea, prozedura eta nola esleitu.

a) Jardunbide: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Nola esleitu: lehiaketa publikoa.

6.– Jasotako eskaintzak: bederatzi.

7.– Kontratuaren esleipen-data: 2012ko urriaren 9a.

8.– Esleipendun enpresa.

– I. Lotea:

a) Izena: Bizala Seguridad, S.A.

b) Helbidea: Lehendakari Aguirre, 29.

c) Herria: Bilbao.

d) Posta-kodea: 48014.

– II. lotea:

a) Izena: Protección y Seguridad Técnica, S.A.

b) Helbidea: Behurko Viejo, s/n.

c) Herria: Barakaldo.

d) Posta-kodea: 48902.

9.– Azpikontratazioa.

a) Ez da onartuko kontratuaren lagapena, eta horrela gertatzen bada, ebazpen beraren arrazoia izango da.

b) Enpresa kontratistak bere lana egiteko azpikontratatzeko beharra izango balu, Euskotreni idatziz jakinaraziko lioke, eta honek egokia baderitzo, baimenduko luke.

10.– Esleipenaren zenbatekoa: I. lotea: 1.247.467,40 euro (BEZa kanpo); eta II. lotea: 1.014.481,80 euro (BEZa kanpo).

11.– Eskumena duen organoa helegiteen prozedurarako.

Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa Kide Bakarreko sozietatea. Telefonoa: 94 401 99 00. Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es

Helegiteak aurkezteko epea legeak adierazten duen laburrena izango da.

12.– Esleipen irizpideak: honako kontratua Baldintza-agirietan dauden irizpideen arabera esleitu da.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako data: 2012ko urriaren 23a.

14.– Argibide gehiago.

a) Behin betiko fidantza: baldintza-agirien arabera.

b) Aldizkari ofizial ezberdinetako lehiaketa honen aurtengo lizitazio eta esleipen iragarkien argitalpen gastu guztiak esleipendun enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2012ko urriaren 29a.

Zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO ASENSIO BAZTERRA.


Azterketa dokumentala