Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5071

EDIKTUA, 360/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 360/09 prozedura arrunta bideratu da, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Maria Carmen Ortega Galan eta Luis Gaztambide Aznar jaun-andreen aurka (judizioa arrunta). Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

54/12 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko apirilaren laua.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Juan Pablo Santamaría Ibarburu.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Maria Carmen Ortega Galan eta Luis Gaztambide Aznar.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak aurkeztutako demanda, María Carmen Ortega Galán eta Luis Gaztambide Aznar jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua solidarioki kondenatzen dut banketxe demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 12.565,94 euro –tronkoarenak–, eta itundutako berandutze-interesak (urteko % 17,25), kontuak itxi eta hurrengo egunetik –hau da, 2007ko irailaren 19tik– guztiz ordaindu artekoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 01 0360/09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko apirilaren lauan.

Eta Maria Carmen Ortega Galan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko ekainaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala