Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5066

1363/2012 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagu­siarena, zeinen bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketaren deialdia.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez, zehazten diren osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik).

Aipatu Ebazpen horren bitartez deitutako zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik jaso ez dela ikusita, hutsik uzten dira kategoria horiei dagozkien lanpostuak.

Adierazitakoagatik, indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa:

Fakultatibo espezialista Bihotz-hodietako Kirurgiako Medikua.

Fakultatibo espezialista Toraxeko Kirurgiako Medikua.

Fakultatibo espezialista Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Medikua.

Fakultatibo espezialista Onkologia Medikoko Medikua.

Fakultatibo espezialista Onkologia Erradioterapiako Medikua.

Fakultatibo espezialista Ospitaleko Erradiofisikako Mediku Teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gorajotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala