Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5065

1362/2012 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagu­siarena, lekualdatze-lehiaketako kalifikazio-epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko kategorian (Fakultatibo Espezialista Familia-medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik); EHAAn argitaratu zen 2012ko ekainaren 19an (119. zk.)

Aipatu ebazpen horren 7. oinarrian xedatutakoari jarraiki, Osakidetzako zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa hori kalifikatu behar zuen epaimahaia izendatu zuen.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez deitutako Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik) kalifikatuko duen epaimahaia izendatzea; epaimahai hori ebazpen honen I. eranskinean adierazitako kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera ondorioak izatea ezartzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA

EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIAK

Epaimahai-burua:

– Titularra: Zulaica Aristi, Daniel María

– Ordezkoa: Aránzabal Pérez, José Ignacio

Lehenengo kidea:

– Titularra: Errasti Gutiérrez, Mikel

– Ordezkoa: Arcelay Salazar, Andoni

Bigarren kidea:

– Titularra: Segurola Lázaro, María Blanca

– Ordezkoa: Samper Ochotorena, Ricardo

Hirugarren kidea:

– Titularra: Pérez Alonso, Adelina

– Ordezkoa: Millán Ortuondo, Eduardo

Laugarren kidea:

– Titularra: Peiró Callizo, Enrique Fernando

– Ordezkoa: Sarriugarte Irigoyen, Garbiñe

Bosgarren kidea:

– Titularra: Lorenzo Lorenzo, Jesús Francisco

– Ordezkoa: Oliveros Vela, Marta Pilar

Idazkaria:

– Titularra: García Sobrón, María Belén

– Ordezkoa: Santamaría García, Ander


Azterketa dokumentala