Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
5060

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko oposizio-lehiaketarako deialdiari buruzkoa (hutsen zuzenketa) (09/25.01.00.0041).

Hutsak sumatu dira oposizio-lehiaketarako deialdian (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 179. zk., 2012ko irailaren 28koa). Beraz, Diputazio Iraunkorreko Mahaiak, 2012ko azaroaren 5eko bileran, agindu du horiek zuzendu eta argitara daitezela.

Diputazio Iraunkorreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

Oposizio-aldia atalaren barruan, bosgarren paragrafoa honela geldituko da:

«Oposizio-aldiko lehen probaren egunaren aurretik informatikako ondoko ezagupenak egiaztatu beharko dira, beti ere IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez:

Microsoft Word Aurreratua (2003, XP edo ondorengo bertsioak).

Microsoft Excel Aurreratua (2003, XP edo ondorengo bertsioak).

Microsoft Access Oinarrizkoa (2003, XP edo ondorengo bertsioak).

Microsoft Outlook (2003, XP edo ondorengo bertsioak).

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere».

Lehiaketa-aldia atalaren barruan, 3. puntua honela geldituko da:

«3.– Gehienez 5 puntuz baloratuko dira oposiziora aurkezteko beharrezkoak ez diren titulazio akademiko ofizialak (Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo baliokideak), Teknikarien Kidegorako zabalik dauden postuetarako egokitzat jotakoak badira.

Ondorengo titulazioak baremo honen arabera baloratuko dira:

... / ...

Titulu bakoitzeko 2,5 puntu:

– Enpresa Zientzietako Diploma.

– Lan Harremanetako Diploma.

– LHko erdi-mailako prestakuntza-zikloa Administrazioaren Kudeaketan».

Halaber, lehiaketa-aldia atalaren barruan, 4. puntua honela geldituko da:

«4.– Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere 2 puntukoa izango da, honako baremo honen arabera:

– Microsoft Access Aurreratua (2003, XP edo ondorengo bertsioak): 0,90 puntu.

– Microsoft PowerPoint (2003, XP edo ondorengo bertsioak): 0,55 puntu.

– Internet Oinarrizkoa: 0,55 puntu.

Moduluen gainditzea IT Txartela ziurtatze-sistemaz egiaztatuko da, oinarri orokorretan zein espezifiko hauetan azaldu denez, eta lehenengo proba egiteko egunaren aurretik aurkeztu beharko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere».


Azterketa dokumentala