Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GOIMEK, S. COOP. ETA DOIKI, S. COOP.
5054

IRAGARKIA, Goimek, S. Coop.-ek eta Doiki, S. Coop.-ek bat egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 79.6 artikulua betez, jakitera ematen da Goimek, S. Coop. eta Doiki, S. Coop. kooperatibetako Ohiko Batzar Orokorrek, biak 2012ko urriaren 19an eginak, bat egitea erabaki dutela, Goimek, S. Coop. kooperatibak Doiki S. Coop. xurgatuz. Kooperatibetako kontuen auditoreek egiaztatutako eta 2012ko ekainaren 30ean itxitako fusio-balantzeak onartu dira, 2012ko uztailaren 26an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan utzitako fusio-proiektura egokitu delarik. Gauzak horrela, Doiki, S. Coop. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta orokorrean eskualdatu da Goimek, S. Coop.–era.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikulua betez, jakitera ematen da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela fusioan parte hartu duten eta aurka bozkatu duten kooperatibetako bazkide guztiek. Batzar Orokorrean egon ez direnek idatziz adierazi beharko diete ezadostasuna administratzaileei, azken fusio-akordioaren iragarkia egiten denetik 40 eguneko epean.

Modu berean jasota gelditzen da fusioan parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea. Horrela bada, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan aurreikusitakoaren arabera konponduko da fusio akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epean.

Itziar, 2012ko urriaren 29a.

Goimek, S. Coop., eta Doiki, S. Coop. Kontseilu Errektoreetako lehendakaria,

S. BIKANDI ETXENAGUSIA.

A. DAVILA ARAMBARRI.


Azterketa dokumentala