Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5042

AGINDUA, 2012ko urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Etxebarriko (Bizkaia) «Etxebarri Ikastola» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Etxebarriko (Bizkaia) «Etxebarri Ikastola» haur-eskola pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, hau da, Haur Hezkuntzako 1. zikloko hiru unitate gehitzeko eta lehendik baimendutako unitateetako baten erabilera aldatzeko baimena eskatzen duena.

Espediente hori, Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematea 2012-2013 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko hiru unitate gehiago izateko Bekosolo parkea kaleko 2. zenbakian dauden instalazioetan, eta lehendik baimendutako unitateetako baten erabilera aldatzeko:

Kode-zenbakia: 48017541.

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Etxebarri Ikastola».

Titularra: Etxebarriko Ikastola, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Forua, 14 eta Bekosolo parkea, 2.

Udalerria: Etxebarri.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi unitate gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat.

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat.

– Urtebetetik bi urtera bitarteko umeentzat erabili den unitate bat urtebetetik beherako umeentzat erabiltzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate: urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate: urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1: bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala