Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5040

47/2012 EBAZPENA, urriaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Hitzarmena, Bilarko Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan, I. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan, II. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Lezako Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan, III. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Bilboko Udalaren, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren eta Bilboko merkataritza sektorea berpizteko elkartearen («Bilbao Dendak») artekoa, «Bilbao hiriko merkataritzaguneetako gerenteak» programa gauzatzeko, IV. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko ganberaren eta «Sshops Donostia» Donostia hiriko merkataritzaguneen elkartearen artekoa, «Donostia hiriko merkataritzaguneetako gerenteak» programa gauzatzeko, V. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Gasteizko Udalaren, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera ofizialaren, Arabako Merkataritza eta zerbitzu federazioaren eta «Gasteiz On» hiriko merkataritza sustatzeko elkartearen artekoa, «Gasteiz hiriko merkataritzaguneetako gerenteak» programa gauzatzeko, VI. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eta Sopuertako Udalaren artekoa, Sopuertako udalerriko Sapur 11n babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeari buruzkoa, VII. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 4a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI-ERAKUNDEEN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN
HITZARMENA, BILARKO UDALAREN ETA HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA
Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maria Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Gerardo Olano Medrano jaunak, Bilarko Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»

IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

V.– Bilarko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

VI.– Hori guztia ikusita, Bilarko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Bilarko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

HITZARMENAREN HELBURUA

Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Bilarko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

– Terminologia juridiko-administratiboa.

– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKOHIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Bilarko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

Seigarrena.– Bilarko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

Bilarko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

Bilarko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

Bederatzigarrena.– Bilarko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Bilarko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

Bilarko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Bilarko Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

KLAUSULA OROKORRAK

Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau,

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1ean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

MARIA EncarNACIÓN Echazarra Huguet.

Bilarko Udalaren aldetik,

Gerardo Olano Medrano.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI-ERAKUNDEEN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN
HITZARMENA, GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLAREN ETA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA
Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maria Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Jokin Villanueva Zubizarreta jaunak, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakaria eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».

IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

V.– Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

VI.– Hori guztia ikusita, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

HITZARMENAREN HELBURUA

Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

– Terminologia juridiko-administratiboa.

– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

Seigarrena.– Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

Bederatzigarrena.– Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

KLAUSULA OROKORRAK

Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau,

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1ean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

MARIA EncarNACIÓN Echazarra Huguet.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren aldetik,

Jokin Villanueva Zubizarreta.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI-ERAKUNDEEN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN
HITZARMENA, LEZAKO UDALAREN ETA HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA
Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maria Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Inmaculada Laredo Fuertes andreak, Lezako Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».

IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

V.– Lezako Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

VI.– Hori guztia ikusita, Lezako Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lezako Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

HITZARMENAREN HELBURUA

Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lezako Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

– Terminologia juridiko-administratiboa.

– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKOHIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Lezako Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

Seigarrena.– Lezako Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

Lezako Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

Lezako Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

Bederatzigarrena.– Lezako Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Lezako Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

Lezako Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Lezako Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

KLAUSULA OROKORRAK

Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau,

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1ean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

marIa Encarnación Echazarra Huguet.

Lezako Udalaren aldetik,

Inmaculada Laredo Fuertes.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, BILBOKO UDALAREN, BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA GANBERAREN ETA BILBOKO MERKATARITZA SEKTOREA BERPIZTEKO ELKARTEAREN («BILBAO DENDAK») ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA «BILBOKO HIRIKO MERKATARITZAGUNEETAKO GERENTEAK» PROGRAMA GAUZATZEKO

Bilbao, 2012ko irailaren 3a.

Bildu dira:

Batetik, Pilar Zorrilla Calvo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

Bestetik, Marta Ajuria Arribas andrea, Bilboko Udaleko Gobernu Batzarreko idazkaria.

Bestetik, Jose Angel Corres Abásolo jauna, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren presidentea.

Bestetik, Juan Carlos Ercoreca Bilbao jauna, Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearen («Bilbao Dendak») presidentea.

Esku hartu dute:

Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuorde gisa eta haren legezko ordezkarilanetan jardunez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran.

Bigarrenak, Bilboko Udaleko Gobernu Batzarreko idazkari gisa, eta Udalbatza horren legezko ordezkaritza bere gain hartuz.

Hirugarrenak, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren presidente gisa.

Laugarrenak, Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearen («Bilbao Dendak») presidente gisa.

Hitzarmenkideek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa dutela lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko eta horretarako honako hau

Adierazi dute:

I.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Merkataritza Aldatzeko 2015eko Planak jardun-ildo estrategikoak ezartzen ditu merkataritza-eremuan, merkataritza garatzen den hiri-eremua hobetzeko Espazio eta Lurralde Lankidetzako politikak, besteak beste. Jardun-ildo horren barnean daude, batetik, Hiria Indarberritzeko Planak, eta, bestetik, udalerrietako merkataritza-jarduera indarberritzeko eta hiri-inguruneei balioa emateko tresnak abian jartzea. Horretarako, hainbat arlo landuko dira, hala nola, honako hauek: merkataritzaren eta turismoaren sustapena, segurtasuna, urbanismoa, trafikoa, bide publikoa, mantentze-lanak, garbitasuna eta abar. Guztiek hirigunearen merkataritza-banaketaren sektorea hartzen dute eraginpean, eta inplikatutako erakunde publikoek zein pribatuek garapenean eta finantzaketan duten lankidetza bizian oinarrituta daude.

Ildo horretan, beharrezkoa da udal-eremuko lankidetza-akordioak mantentzea. Akordio horiek lankidetza publiko eta pribatua eta eremuko estrategien garapena sustatzera bideratuta daude, hiriko hirugarren sektore guztia eraginpean hartzen duten hainbat jardueraren bitartez; hartara, dinamika eraldatzaileak sustatuko dira, indarberritu beharreko inguruneei balioa emango zaie eta lehendik dauden baliabideak modurik onenean ustiatuko dira.

II.– Hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek egokitzat jo dute aurrez deskribatutako dinamiken garapenari bultzada ematea, bai eta lan-giro egokiak sortzea ere, Bilboko udal-ingurunean enpresa-lankidetza eta merkataritza-indarberritzea ahalbidetzeko. Horren haritik, hiriguneetan profesionalak bildu behar direla uste dute, eta profesional horiek hiriko merkataritzaguneetan esku hartzen duten eragile ekonomiko eta sozial, pribatu eta publiko guztien kudeaketa estrategikoan, sustapenean eta zuzendaritzan jardun behar dutela, integratua eta diziplina anitzekoa den ikuspegi bati jarraikiz. Hortaz, profesional horiek proiektu original, sortzaile, eraginkor eta lehiakorrak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna izan behar dute, proiektu horiek errealitate bihur daitezen. Hori guztia Hiriko Merkataritza Plataformaren esparruan, deskribatutako helburuak abian jartzeko eta garatzeko beharrezko tresna baita.

III.– Beharrezkoa da, proiektua kudeatzeko, finantzaketa-ildo egokiak ezartzea epe ertainera eta luzera, eta proiektuan, pixkanaka, hiriko ekonomia eta gizartea berpiztu nahi duten eragile eta erakunde guztiek hartu behar dute parte. Proiektua finantzatzeko, hiriaren eta enpresa-sektorearen arteko lankidetza publiko eta pribatuko egitura ezarri behar da, proiektua parte-hartzearen eta eraginkortasunaren ikuspegitik bideragarri dela berma dadin. Egitura hori, gainera, aldi baterako egituratuta izan behar da, burujabetza ekonomikoa izatea lortu arte.

IV.– Proiektu horretako biztanle-kopuruari (150.000 biztanle baino gehiago) eta merkataritza-establezimenduen kopuruari (2.500 edo gehiago) loturiko atala garatzeko ezarri diren irizpideak direla-eta, proiektua garatzeko helburutzat ezarri da hitzarmenak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuekin.

V.– Hori ikusirik, eta Bilboko Hiriko Merkataritzagunea garatzen jarraitu behar dela kontuan hartuz, abian jarritako ildoak finkatu ahal izateko, lankidetza-hitzarmen hau sinatu behar da.

Aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko eta konpromisoak behar bezala bideratzeko, esku hartzen duten alderdiek hitzarmen hau formalizatu dute honako hizpaketa hauen arabera:

HIZPAKETAK

Lehenengoa.–Hitzarmenaren xedea.

Honako hau da hitzarmen honen xedea: hitzarmenean esku hartzen duten alderdi guztien lankidetza-esparrua ezartzea, Hiriko Merkataritza Plataforma Bilboko Hiriko Merkataritzagunea kudeatzeko tresna gisa garatu eta finkatu ahal izateko.

Bigarrena.– Programaren helburuak.

Bilboko Hiriko Merkataritzagunearen Gerentzia modu honetan eratu da: plangintza egiteko, koordinatzeko eta dinamizatzeko tresna gisa. Gerentzia horrek gure hiriko merkataritza-ehun tradizionala merkataritzagune berdingabe bihurtzea ahalbidetuko du, modu horretan hiri-inguruko banaketa-formula berriekin lehiatu ahal izateko. Azken batean, gertuko merkataritzari itxura eraginkorra ematen jarraituko duen eta gure hiriburuetako hiri-ehunean behar bezala txertatuta egongo den tresna erabilgarri bat finkatu nahi da. Helburu hori hirugarren sektoreko estrategietan gauzatu behar da, zonako lankidetza-ekintzetan oinarritutako estrategietan, alegia, inguruneak eskaintzen dituen zonako edo sektoreko aukerei balioa emateko; horren ondorioz, ingurune horren posizionamendua hobetuko da eta ingurunearen kudeaketa profesionalizatua bermatuko da.

Honako hauek dira programaren funtsezko helburuak:

– Hiriko Merkataritzagunea sendoa eta finkatua izan dadin lortzea, merkataritza-jardueran eta hiriaren sustapen-jardueran oinarrizko elementu izan dadin.

– Hiriko Merkataritzaguneak merkataritzako erreferentzien abangoardian posizionatzera bideratutako estrategiak garatzea.

– Ekonomia-plan bat egitea, Merkataritza Plataforma epe motzera autofinantza dadin lortzera bideratua.

– Hiriko Merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

– Gerentzia globalizatzailea izatea.

Hirugarrena.– Aldeen konpromisoak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, honako konpromiso hauek hartu ditu bere gain:

a) Diru-laguntza ematea, hitzarmen hau indarrean den aldian gerentzia-taldearen kontratazio-gastuak ordaintzeko. Diru-laguntzak honako muga ekonomiko hauek izango ditu:

Aurreko lankidetza-hitzarmenaren indarraldiaren amaieratik —hots, 2012ko apirilaren 9tik— 2013ko apirilaren 8ra arte: gerentzia-taldearen kontratazio-gastuen % 90eko diru-laguntza, 80.910 euroko gehieneko zenbatekoraino.

Zenbateko hori «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteari ordainduko zaio, hiru ordainketatan: lehena, 33.330 eurokoa, hitzarmen hau sinatzen denean ordainduko da, gerentzia-taldearen lan-kontratuaren eta Urteko Ekintza Planaren kopia aldez aurretik aurkeztuta.

Bigarren ordainketa, 33.330 eurokoa, bigarren seihilekoan egingo da, eta Jarraipen Batzordeak urteko lehen seihilekoan gerentziak egindako jarduerari buruzko akta aurkeztu, aztertu eta osatu ondoren ordainduko da.

Gainerako zenbatekoa, berriz, lankidetza-hitzarmen honen indarraldiari dagokion gerentzia-taldea kontratatzeagatiko gastuak eta Jarraipen Batzordeak onartutako gerentzia-jardueren gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.

b) Gerentziak zehaztutako eta hitzarmen honen hurrengo hizpaketan sortutako Jarraipen Batzordeak onartutako jardun-proposamenen ondorioz udalerrian egin beharreko jardueren eta Hiriko Merkataritza Plataformaren garapena bultzatzea, Saileko programa desberdinen bitartez.

Merkataritza Zuzendaritzak izango du diru-laguntza kudeatzeko ardura.

2.– Bilboko Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Gerentziak eta Bilbao Dendak elkartearen barruan dauden zonako elkarteek proposatutako proiektuan azaldutako eta hitzarmen honen laugarren hizpaketan eratutako Jarraipen Batzordeak onartutako jardun-proposamenen ondorioz udalerrian egin beharreko jarduerak bultzatzea. Bilboko Udalak eta «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak ekarpen horren baldintzak arautuko dituzte modu aldebikoan, berariazko lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

3.– Bestetik, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hitzarmen honetako Jarraipen Batzordearen idazkaritza teknikoaren eginkizunak bere gain hartzea.

b) Batzordeak onartutako Urteko Kudeaketa Planean jaso diren jardueren jarraipena egiteko bidea ematea. Horretarako, Batzordeak berak ezarritako kasuan kasuko adierazleak zenbateraino bete diren erakusteko txostena egingo da, ezarritako baldintzak betez, Jarduera Planeko helburuak bete daitezen.

c) Gerentziari laguntzea jarduera-eremu jakin batzuetan, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak gerentziaren kudeaketari balioa emango dion eremuetan, alegia. Gainera, lehentasunezko sarbidea emango dio, Ganberako Merkataritza Atalak hiriko merkataritza sustatzeko hasiko dituen jarduera eta proiektuetarako.

d) «Bilbao Dendak» elkarteko kide dela baliatuz, elkartearen konpromisoak betetzen lagunduko eta horretarako bidea emango du, hitzarmen honen barruan.

4.– «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hiriko Merkataritzagunearen gerentzia-taldea kontratatzea, lankidetza-hitzarmen hau indarrean den aldietan.

b) Urteko Ekintza Plan bat diseinatzea, egitea eta bultzatzea, oro har Bilboko hiriko merkataritza-jarduera sustatzera bideratutako jarduerak eta, bereziki, Jarraipen Batzordeak onartutako jarduerak barnean hartuko dituena. Plan horrek honako eduki hau izango du, gutxienez:

– Aurreko aldiari dagokion Urteko Ekintza Planaren ebaluazioa.

Ebaluazio horretan honako informazio hau jasoko da, gutxienez:

Kasuan kasuko aldiko gerentzia-taldearen kontratazio-gastuak biltzen dituen laburpen-taula.

Soldata-orrien eta gerentzia-taldearen kontratazio-gastu guztiei loturiko dokumentuen kopia, bai eta ordainketen egiaztagiriak ere; eta, osoko ordainketak egin badira, kontratu bakoitzari dagozkion zenbatekoak, banakatuta.

Aurreko aldiko aurrekontu-itxieraren laburpena.

Aurreko ekitaldian egindako jarduerak; jarduera bakoitzari buruz honako xehetasun hauek jaso behar dira: jardueraren bitartez bete diren helburuak; aurrez ezarritako adierazleen datuak; gauzatzearen aurrekontua; finantzaketa-iturria; eta jardueren gauzatze-egutegia.

– Kasuan kasuko aldirako Urteko Ekintza Planaren proposamena; proposamen horretan, honako hauek xehatu behar dira: zer helburu bete nahi den; Bilboko hiriko merkataritza sustatzeko egingo diren ekintzak, hitzarmen hau sinatu dutenek diruz lagunduta; eta ezarritako helburuak zenbateraino bete diren neurtzeko adierazleak.

– Hurrengo aldirako aurrekontu orekatuaren laburpena.

Memoria horiek kontseiluak egin baino gutxienez 7 egun lehenago bidali behar zaizkie batzordekideei, laugarren hizpaketan ezarritakoarekin bat. Era berean, edozein batzordekidek eska eta izan ditzake hitzarmen honen xede diren jarduerei eta konpromisoei buruzko dokumentuak eta informazioa.

c) Hiriko Merkataritza Plataformaren berezko helburutzat ezartzea finantzaketa-sistema bat. Plataformaren urteko aurrekontuaren gutxienez % 10ekoa izan beharko da.

Hiriko Merkataritza Plataformak hemen ezarritako laguntza-erregimenari lotutako betebeharrak betetzen ez baditu, hitzarmen honen zazpigarren klausulan ezarritakoa bazter utzi gabe, eta betebeharra bete ez dela adierazten duen espedientea aurkeztu ondoren, emandako diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa baliogabetuko da, eta jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 53. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Adierazitako legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.

Hiriko Merkataritza Plataforma emandako laguntzaren onuraduna denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 50. artikuluan onuradunaren betebeharrei buruz ezarritakoa aplikatuko zaio. Adierazitako Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartu zen.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordea.

Hitzarmen honen jarraipena egiteko eta hura kontrolatzeko honako hauek osatutako Jarraipen Batzordea eratu da:

– Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkari batek.

– Bilboko Udalaren ordezkari batek.

– Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren ordezkari batek.

– «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearen ordezkari batek.

Hitzarmen hau sinatu duen erakunde bakoitzeko kide bat baino gehiago egotea (hitzarekin baina botorik gabe) balioztatuko du Batzordeak.

Hitzarmen honen indarraldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkaria batzordeburu izango da, eta Bilboko Udalaren ordezkaria, berriz, batzordeburuorde.

Idazkari-kargua Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren ordezkariak beteko du.

Jarraipen Batzordea osatzen duten erakundeen ordezkaritza honako boto-kopuru honen arabera zehaztuko da:

– Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila: boto bat.

– Bilboko Udala: boto bat.

– Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera: boto bat.

– «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartea: boto bat.

Jarraipen Batzordea kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak zuzenduko du (gai hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean arautu da). Hortaz, batzordeburuak, organoaren ordezkari izateaz gain, bileretarako deia egin eta bilerak zuzendu beharko ditu, bai eta bileren gai-zerrenda ezarri ere. Eta, berdinketa dagoenean, bere botoak erabakiko du.

Jarraipen Batzordeak gutxienez hiru bilera arrunt egingo ditu. Bilera horietako bat Urteko Ekintza Plana ebaluatzeko eta onartzeko; bigarrena, Urteko Ekintza Plana zenbateraino betetzen ari den ikusteko jarraipena egiteko; eta hirugarrena, Urteko Ekintza Planaren burutzapena aztertzeko eta onartzeko. Ezohiko bilerak ere egin daitezke, batzordeburuak hala erabakitzen duenean.

Jarraipen Batzordeak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

– Hiriko Merkataritza Plataformari kontratatu beharreko gerentzia-taldea hautatzea eta proposatzea.

– Hiriko Merkataritzagunearen gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Plana baliozkotzea. Plan horretan, jarduerak berariazko moduan aurkeztu beharko dira, eta bete daitezkeen helburuak izan behar dituzte; eta ikuspegi ekonomikotik kuantifikatuak, neurgarriak eta denboran mugatuak izan behar dira, jardueren kostua eta bilakaera kontrolatzeko aukera izan dadin.

– Gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Planaren barruan garatu beharreko jardueren programa baliozkotzea. Programa horretan bilduko dira, batetik, Bilboko hiri-merkataritza oro har sustatzera bideratutako jarduerak, eta, bestetik, eta bereziki, hitzarmen honetan aurreikusitako eta hitzarmen hau sinatu dutenek diruz lagundutako jarduerak (Jarraipen Batzordeak onartuak).

– Hitzarmen honen ondoriozko ekintzen planei eta aurrekontuei jarraipena egitea eta horiek kontrolatzea.

– Hitzarmen honen helburuak lortzeko esku hartzen duten erakundeak koordinatzea.

– Egingo diren bileren aktak egitea, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzara bidaltzea.

Bosgarrena.– Hartutako konpromisoak betetzen direla justifikatzea.

Hitzarmen honetan parte hartzen duen alderdi bakoitzak Jarraipen Batzordeari egiaztatu beharko dio hartutako konpromisoak betetzen direla.

Jarraipen Batzordeak, bestalde, honako dokumentu hauek eman behar dizkio Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzari, gehienez ere bi hileko epean, hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera:

– Kontratatu beharreko gerentzia-taldea, aurreko ekitaldiari dagokion Urteko Ekintza Planaren gauzatzea eta hurrengo aldirako Urteko Ekintza Planaren proposamena onartzen dituen aktaren kopia (akta sinatua).

– Gerentzia-taldearen kontratuaren kopia konpultsatua.

– Aurreko ekitaldian gauzatutako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Hurrengo ekitaldirako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Besterenak diren edota hitzarmen hau sinatu duten alderdienak ez diren finantzaketen maila –ekitaldi bakoitzean lortutakoa– egiaztatzen duen beharrezko dokumentazioa.

Hala dagokionean, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duen bakoitzak Jarraipen Batzordeari aurkeztu beharko dio «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren kopia. Hitzarmen hori udalerrian hiriko merkataritzagunea dinamizatzeko eta kudeatzeko proiektuaren eremuan egin beharreko jarduerei buruzkoa da.

Aipatutako dokumentu guztiak Jarraipen Batzordearen bilera bakoitza egin eta ondoko bi hilabeteren barruan aurkeztu behar dira.

Seigarrena.– Publizitatea.

«Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak berariaz eta argi adieraziko du hitzarmen honi finantza-kapitala ekartzen dioten erakundeen babesa, egingo dituen jakinarazpenetan edo proiektuaren aurkezpen publikoetan, bai eta hitzarmen hau sinatu duten erakundeen berariazko laguntza ere.

Halaber, «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak konpromisoa hartu du proiektu orokorra aurkezten denean hedabideetan argitaratutako artikulu eta elkarrizketetan adierazteko proiektuari lotuta erakundeen artean izandako lankidetza.

«Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak erakunde sinatzaileei jakinaraziko die Kudeaketa Planean bildu ez diren jarduera guztien aurreikuspena, jarduera horren deialdia egin aurretik edo jarduera bera egin aurretik.

«Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak berariaz eta argi jarri beharko du hitzarmen honetako ekintzak direla medio egiten edota hedatzen diren programen aleetan, karteletan, argazkietan eta gainerako baliabideetan, dokumentuetan edo material idatzian jarduera horiek diruz laguntzen dituzten entitateek babesten dituztela ekintza horiek (material hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko da); horrez gain, hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek berariaz laguntza eman dutela ere jaso beharko da. Orobat, memoriarekin batera, hitzarmen honetako jarduerak direla medio sortzen den liburu, txosten, liburuxka, kartel edo beste mota bateko dokumentu bakoitzaren ale bat edo horien kopia bat, euskarri fisikoan edo magnetikoan (betiere bakoitzaren izaeraren arabera, edo bata edo bestea egokiago den kontuan hartuta) bidali beharko du diru-laguntza ematen duten entitate guztietara.

Azkenik, hala badagokio, Hiriko Merkataritza Plataformaren Informazio Buletinean jasoko da hitzarmen hau sinatu dela, eta presentzia esanguratsua emango zaio.

Zazpigarrena.– Ez-betetzea.

«Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteak hitzarmen honetan ezarritako betebeharrak eta 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.2 artikuluan jasotako betebeharrak (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena) betetzen ez baditu, betebeharra ez dela bete adierazten duen espedientea aurkeztu ondoren, emandako diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa baliogabetuko da, eta jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdietako batek bertan azaltzen diren klausulak betetzen ez baditu, hitzarmena deuseztatuko da, baldin hala adierazten badu Jarraipen Batzordearen gehiengoak. Lau hileko epea izango du horretarako, hitzarmen hau amaitu aurretik, eta ez-betetze hori egin duena hitzarmen honetatik kanpo geratzea eragin dezake horrek.

Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edota beste edozein administraziotik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik, diru-laguntza gehiago lortzen bada, eta bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, diru-laguntza emateko erabakia alda daiteke, betiere onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Diru-laguntzaren zenbatekoak –estatuko zein nazioarteko beste Administrazio Publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuen laguntzekin edo diru-laguntzekin batera– ezingo du izan onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa; baldin handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori gutxitu beharko zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako laguntzari.

Zortzigarrena.– Izaera.

Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokio hitzarmenaren edukia interpretatzea, aurreko klausuletan berariaz jaso ez diren gaietan.

Bederatzigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera ditu ondorioak, alegia, 2012ko apirilaren 9tik 2013ko apirilaren 8ra bitartean.

Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen bost ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

PILAR ZORRILLA CALVO.

Bilboko Udaleko Gobernu Batzarreko idazkaria,

MARTA AJURIA ARRIBAS.

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren presidentea,

JOSE ANGEL CORRES ABÁSOLO.

«Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearen presidentea,

JUAN CARLOS ERCORECA BILBAO.

V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, DONOSTIAKO UDALAREN, GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOKO GANBERAREN ETA DONOSTIAKO HIRIKO MERKATARITZAGUNEEN ELKARTEAREN («SSHOPS DONOSTIA») ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA «DONOSTIAKO HIRIKO MERKATARITZAGUNEKO GERENTEAK» PROGRAMA GAUZATZEKO

Donostia, 2012ko irailaren 3a.

Bildu dira:

Batetik, Pilar Zorrilla Calvo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

Bestetik, Juan Karlos Izagirre Hortelano Donostiako Udaleko alkate-udalburua.

Bestetik, Pedro Esnaola Latasa Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren presidentea.

Bestetik, M.ª Jesús Frías Casado Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearen («Sshops Donostia») presidentea.

Esku hartzen dute:

Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuorde den heinean eta haren legezko ordezkari gisa, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran.

Bigarrenak, Donostiako alkate-udalburua denez, udal horren legezko ordezkari gisa.

Hirugarrenak, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko presidente gisa.

Laugarrenak, Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearen («Sshops Donostia») presidente gisa.

Hitzarmenkideek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa dutela lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko eta, horri dagokionez,

Adierazten dute:

I.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Egokitzeko 2015eko Planak merkataritza-eremuko jarduera-ildo estrategikoak ezartzen dituela, tartean, Espazio eta Lurralde Lankidetzako politikak, merkataritza garatzen den hiri-eremua hobetzen laguntzeko. Jarduera-ildo horren barnean daudela, batetik, Hiria Indarberritzeko Planak, eta, bestetik, udalerrietako merkataritza-jarduera indarberritzeko eta hiri-inguruneei balioa emateko tresnak abian jartzea, hainbat arlo landuz, hala nola, honako hauek: merkataritzaren eta turismoaren sustapena, segurtasuna, urbanismoa, trafikoa, bide publikoa, mantentzea, garbitasuna eta abar. Guztiak hirigunearen merkataritza-banaketaren sektoreari eragiten dio, eta inplikatutako erakunde publikoek zein pribatuek garapenean eta finantzaketan duten lankidetza bizian oinarrituta daude.

Ildo horretan, beharrezkoa dela udal-eremuko lankidetza-akordioak egiteko aukera bultzatzea; akordio horiek lankidetza publiko eta pribatua eta eremuko estrategien garapena sustatzera bideratuta egongo dira, hiriko hirugarren sektore guztia eraginpean hartuko duten hainbat jardueraren bitartez; hartara, dinamika eraldatzaileak sustatuko dira eta indarberritu beharreko inguruneei balioa emango zaie, eta ezin hobe aprobetxatuko dira eskura dauden baliabideak.

II.– Hitzarmen hau sinatzen duten instituzioek egokitzat jo dutela aurrez deskribatutako dinamiken garapena bultzatzea, baita lan-giro egokiak sortzea ere, Donostiako udal-ingurunean enpresa-lankidetza eta merkataritza-indarberritzea ahalbidetzeko. Horren haritik, hiriko merkataritzaguneetan profesionalak bildu behar direla uste dute, eta profesional horiek hiriko merkataritzaguneetan esku hartzen duten eragile ekonomiko eta sozial, pribatu eta publiko guztien kudeaketa estrategikoan, sustapenean eta zuzendaritzan jardun behar dutela, integratua eta diziplina anitzekoa den ikuspegi bati jarraiki. Hortaz, profesional horiek proiektu original, sortzaile, eraginkor eta lehiakorrak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna izan behar dute, esandakoak errealitate bihur daitezen. Hori guztia Hiriko Merkataritza Plataformaren esparruan, deskribatutako helburuak abian jartzeko eta garatzeko beharrezko tresna direlako.

III.– Ezinbestekoa dela, epe ertain eta luzera, finantzaketa-ildo egokiak ezartzea proiektua kudeatzeko, eta horretan, modu progresiboan, parte hartu behar dutela hiria ekonomikoki eta sozialki indartzeko interesa duten eragile eta erakunde guztiek, eta, horrenbestez, finantzaketarako hiriaren eta enpresa-sektorearen artean lankidetza-egitura publiko-pribatua ezarri behar dela, behin-behinerako, hau da, autonomia ekonomikoa lortu bitartean, hala bermatuko baita proiektua bideragarri izango dela partaidetzaren eta eraginkortasunaren ikuspegitik.

IV.– Biztanle-kopuruari (150.000 biztanle baino gehiago) eta merkataritza-establezimenduen kopuruari (ez 2.500 baino gutxiago) dagokienez, proiektu hau garatzeko ezarritako irizpideek eraginda, proiektua garatzeko helburuarekin ezartzen dela Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuen artean hitzarmenak egitea.

V.– Hori ikusirik, eta Donostiako Hiriko Merkataritzagunea garatzen jarraitu behar dela kontuan hartuz, abian jarritako ildoak finkatu ahal izateko, lankidetza-hitzarmen hau sinatu behar dela.

Aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko eta konpromisoak behar bezala bideratzeko, esku hartzen duten alderdiek hitzarmen hau formalizatu dute honako klausula hauen arabera

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da hitzarmenean esku hartzen duten alderdi guztien lankidetza-esparrua ezartzea, Hiriko Merkataritza-plataforma Donostiako Hiriko Merkataritzagunea kudeatzeko tresna gisa garatu eta finkatzeko.

Bigarrena.– Programaren helburua.

Donostiako Hiriko Merkataritzagunearen Gerentzia plangintza egiteko, koordinatzeko eta dinamizatzeko tresna izateko eratu da. Gerentzia horrek gure hiriko merkataritza-ehun tradizionala merkataritzagune bakar bihurtzea ahalbidetuko du, modu horretan hiri-inguruko banaketa-formula berriekin lehiatu ahal izateko. Azken batean, tresna erabilgarri bat finkatu nahi da, gertuko merkataritzari itxura eraginkorra ematen jarraitzeko eta gure hiriburuetako hiri-sarean behar bezala txertatuta egoteko. Helburu hori hirugarren sektoreko estrategietan gauzatu behar da, zeinak inguruko lankidetza-ekintzetan oinarriturik egon behar duen, inguruneak eskaintzen dituen zonako edo sektoreko aukerei balioa emateko; horren ondorioz, ingurune horretako posizionamendua hobetuko da eta ingurunearen kudeaketa profesionalizatua bermatuko da.

Hauek dira programaren funtsezko helburuak:

– Hiriko Merkataritzagune sendo eta finkatua lortzea, hiriko merkataritza-jardueraren eta sustapenaren funtsezko elementua delako.

– Hiriko merkataritzaguneak merkataritza-erreferentzien abangoardian ezartzera zuzendutako estrategiak garatzea.

– Plan ekonomiko bat sortzea, epe laburrera, merkataritza-plataforma autofinantza dadin.

– Hiriko Merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

– Gerentzia globalizatzailea izatea.

Hirugarrena.– Aldeen konpromisoak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, honako konpromiso hauek hartu ditu bere gain:

a) Hitzarmen honek irauten duen bitartean gerentzia-taldearen kontratazio-gastuak ordaintzeko diru-laguntza bat ematea, diru-muga hauek jarrita:

Aurreko lankidetza-hitzarmena amaitzen denetik, hau da, 2012ko apirilaren 30etik 2013ko apirilaren 29ra bitartean: gerentzia-taldearen kontratazio-gastuen % 90; gehienez ere, 80.910 euro.

Diru kopuru hori Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteari («Sshops Donostia») ordainduko zaio, hiru ordainketatan: lehena, 33.330 eurokoa, hitzarmen hau sinatzen denean ordainduko da, eta gerentzia-taldearen lan-kontratuaren kopia eta Urteko Ekintza Planaren kopia aldez aurretik aurkeztuta.

Bigarren ordainketa, 33.330 eurokoa, bigarren seihilekoan egingo da, Jarraipen-batzordeak lehenengo seihilekoaren gerentzia-jarduerari buruz egiten duen akta aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren ordainduko da.

Gainerako zenbatekoa, berriz, lankidetza-hitzarmen honen indarraldiari dagokion Jarraipen-batzordeak onartutako gerentzia-taldea kontratatzeagatiko ordainketak eta gerentzia-jarduera justifikatu ondoren ordainduko da.

b) Hiriko Merkataritza-plataformaren eta gerentziak zehaztutako eta hitzarmen honen hurrengo klausularen bidez sortutako Jarraipen-batzordeak onartutako jarduera proposamenen ondorioz udalerrian egin beharreko jardueren garapena bultzatzea, Saileko programa desberdinen bitartez.

Merkataritza Zuzendaritzak izango du diru-laguntza kudeatzeko ardura.

2.– Donostiako Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bitartez diseinatutako programen laguntzaz tokiko hiri-merkataritzaren profesionalizazioa eta bertako lehiaren hobekuntza sustatzea.

b) Hiri Merkataritzako Plataformarekin lankidetzan aritzeko hitzarmen bat sinatzea, merkataritza dinamizatzeko eta profesionalitzatzeko; horretarako, 65.000 euro jarriko dira; kopuru hori gehitu egin daiteke beste ekarpen bat eginda, zeina ez den beti berdina izan behar, baina bai, gehienez ere, 30.000 euro.

Donostiako Sustapenak sektorerako sustatzen dituen programen eta suspertzeko eta berrikuntza lehiatsurako estrategien arabera ezarriko da zenbateko aldakor hori.

3.– Bestetik, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hitzarmen honen Jarraipen-batzordearen idazkaritza teknikoko eginkizunak betetzea.

b) Batzordeak onartutako urteko kudeaketa-planean jasotako jardueren jarraipena erraztea, eta, horretarako, batzordeak berak ezarritako adierazleak bete diren jakiteko txosten bat egitea, jarduera-planeko helburuak aurreikusitako eran bete daitezen.

c) Gerentziari laguntzea, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak kudeaketari balioa eransteko gaitasuna duen jarduera-eremuetan. Horretaz gain, ganberaren merkataritza-eremuak hiriko merkataritza sustatzeko egiten dituen jardueretarako eta proiektuetarako lehentasunezko sarbidea emango dio gerentziari.

4.– Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hiriko merkataritzagunearen gerentzia-taldea kontratatzea, lankidetza-hitzarmen honek irauten duen aldirako.

b) Urteko Kudeaketa Plan bat diseinatzea, lantzea eta bultzatzea, oro har Donostiako hiriko merkataritza-jarduera sustatzera bideratutako jarduerak, eta, bereziki, Jarraipen-batzordeak onartutako jarduerak barnean hartuz.

– Aurreko aldiko Urteko Ekintza Plana ebaluatzea.

Ebaluazio horrek informazio hau jasoko du gutxienez:

Dagokion aldiko gerentzia-taldea kontratatzeko izan diren gastuen laburpen-koadroa.

Gerentzia-taldeko nominen eta talde hori kontratatzeko izan diren gastuen agiri guztien kopia, bai eta ordaindu direla adierazten duten frogagiriak ere, eta ordainketa orokorrak badira, kontratu bakoitzari dagozkion zenbatekoen kalkulua.

Aurreko aldiko aurrekontu-itxieraren laburpena.

Aurreko ekitaldian egindako jarduerak, jarduera bakoitzerako hauek zehaztuz: jarduera eginda lortu diren helburuak, aurretik ezarritako adierazleen datuak, gauzatze-aurrekontua, finantzaketa-iturria, gauzatze-egutegia.

– Dagokion aldirako Urteko Ekintza Planari buruzko proposamena, lortu nahi diren helburuak zehaztuz, bai eta Donostiako hiri-merkataritza sustatzeko ekintzak, zeinak hitzarmen hau sinatu dutenek eman duten horiek burutzeko diru-laguntza, eta ezarritako helburuak lortu diren neurtzeko adierazleak ere.

– Hurrengo aldirako aurrekontu orekatuaren laburpena.

Memoriak horiek batzordekideei batzordeko bilerak egin baino, gutxienez, 7 egun lehenago bidaliko zaizkie, laugarren klausulan ezarritakoaren arabera. Era berean, kide orok eskatu eta eskuratu ahal izango du hitzarmen honen helburu diren jarduerei eta konpromisoei buruzko dokumentazioa eta informazioa.

c) Hiriko Merkataritza Plataformaren berezko helburu gisa, finantzaketa-sistema bat ezartzea; sistema horrek Plataformaren urteko aurrekontuaren % 10 izan behar du, gutxienez.

Hiriko Merkataritza Plataformak hemen ezarritako laguntza-erregimenari lotutako betebeharrak betetzen ez baditu, hitzarmen honen zazpigarren klausulan ezarritakoa bazter utzi gabe, eta betebeharra bete ez dela adierazten duen espedientea aurkeztu ondoren, emandako diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa baliogabetuko da, eta jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, betiere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 53. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Adierazitako legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.

Hiriko Merkataritza Plataforma emandako laguntzaren onuraduna denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 50. artikuluan onuradunaren betebeharrei buruz ezarritakoa aplikatuko zaio. Adierazitako Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartu zen.

Laugarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmen honi jarraipena egin eta berau kontrolatzeko batzorde bat sortuko da; hauek osatuko dute:

– Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko ordezkari batek.

– Donostiako Udaleko ordezkari batek.

– Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberako ordezkari batek.

– Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearen («Sshops Donostia») ordezkari batek.

Batzordeak hitzarmen hau sinatu duen erakunde bakoitzeko kide bat baino gehiago egon daitekeen balioetsiko du (hitzarekin baina botorik gabe).

Hitzarmen honen indarraldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko ordezkaria izango da batzordeko presidente, eta Donostiako Udaleko ordezkaria, berriz, presidenteorde.

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko ordezkariak egingo ditu idazkari-lanak.

Jarraipen-batzordea osatzen duten erakundeak boto-kopuru honen arabera egongo dira ordezkatuta:

– Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailak: boto 1.

– Donostiako Udalak: boto 1.

– Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak: boto 1.

– Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia»): boto 1.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak kide anitzeko organoei buruz xedatutakoaren arabera zuzenduko da Jarraipen-batzordea. Hala, presidenteak, organoa ordezkatzeaz gain, bileretarako deia egin, bilerak zuzendu eta gai-zerrenda ezarriko ditu, eta berdinketak ebatziko ditu bere botoa erabilita, erabakiak har daitezen.

Jarraipen-batzordeak, gutxienez, hiru ohiko bilera egingo ditu: bat, Urteko Ekintza Plana ebaluatu eta onartzeko; beste bat, Urteko Ekintza Plana bera betetzen ari den ikusteko; eta beste hirugarren bat, Urteko Ekintza Planaren burutzapena aztertu eta onartzeko. Horretaz gain, ez ohiko bilerak ere deitu ditzake presidenteak, egoki irizten dionean.

Jarraipen-batzordeak eginkizun hauek ditu:

– Kontratatu beharreko gerentzia-taldea hautatzea eta proposatzea Hiriko Merkataritza Plataformari.

– Hiriko merkataritzaguneen gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Plana baliozkotzea. Planean jarduerak modu espezifikoan eta bere gain hartzeko moduko helburuak dituztela aurkeztu behar dira, kopuruak zehaztuta. Horretaz gain, jarduerek neurtzeko modukoak eta denboran mugatuak izan behar dute, kostua eta bilakaera kontrola daitezen.

– Gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Planaren barruan garatu beharreko jardueren programa baliozkotzea. Programa horretan bilduko dira, batetik, orokorrean Donostiako hiri-merkataritza sustatzera bideratutako jarduerak, eta, bestetik, bereziki, hitzarmen honetan aurreikusitako eta hitzarmen hau sinatu dutenek diruz lagundutako jarduerak (Jarraipen-batzordeak onartuak).

– Hitzarmen honen ondoriozko ekintzen planei eta aurrekontuei jarraipena egitea eta horiek kontrolatzea.

– Hitzarmen honen helburuak lortzeko parte hartzen duten erakundeak koordinatzea.

– Egindako bilera guztien akta egitea eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailera bidaltzea.

Bosgarrena.– Hartutako konpromisoak bete direla justifikatzea.

Hitzarmen honetan parte hartzen duen alderdi bakoitzak Jarraipen-batzordeari hartutako konpromisoak bete dituela egiaztatu behar dio.

Jarraipen-batzordeak, berriz, agiri hauek aurkeztu behar dizkio Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendaritzari, hitzarmen hau sinatu eta gehienez ere bi hilabeteko epean:

– Gerentzia-taldea kontratatzea onesten duen sinatutako aktaren kopia, aurreko aldiari dagokion Urteko Ekintza Plana gauzatu dela dioen frogagiria, eta hurrengo aldirako Urteko Ekintza Planaren proposamena.

– Gerentzia-taldearen kontratuaren kopia konpultsatua.

– Aurreko aldian gauzatutako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Hurrengo aldirako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Hitzarmen hau sinatu dutenena ez den edo hitzarmen hau sinatu dutenetatik kanpoko finantzaketa-maila ekitaldi bakoitzean zenbat den egiaztatzen duten agiriak.

Hala badagokie, lankidetza-hitzarmen hau sinatu duen erakunde bakoitzak hiriko merkataritzagunea dinamizatzeko eta kudeatzeko proiektuaren esparruan udalerrian egingo dituen jarduerei buruz Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearekin (Sshops Donostia) izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren kopia aurkeztu behar dio Jarraipen-batzordeari.

Aurretik adierazitako dokumentazio guztia Jarraipen-batzordearen bilera bakoitza egin eta bi hilabete igaro baino lehen aurkeztu behar da.

Seigarrena.– Publizitatea.

Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») argi eta garbi adieraziko du hitzarmena zer erakundek finantzatu duten, egiten dituen komunikazio edo proiektuaren aurkezpen publiko guztietan, bai eta hitzarmen hau sinatu duten erakundeek berariazko laguntza ematen diotela ere.

Halaber, Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») konpromisoa hartzen du proiektu orokorra aurkezten denean komunikabideetan argitaratutako artikulu eta elkarrizketetan proiektuaren inguruan erakundeen artean izandako lankidetza adierazteko.

Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») Kudeaketa Planean aurreikusi gabeko jardueraren bat egin nahi badu, egin aurretik, hitzarmena sinatu duten erakundeei zer asmo duen adierazi behar die.

Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») argi eta garbi jarri beharko du Hitzarmen honetako ekintzak direla medio egiten edota hedatzen diren programen aleetan, karteletan, argazkietan eta gainerako baliabideetan edo material idatzian jarduera horiek zer erakundek lagundu dituzten diruz (material hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu behar da); horretaz hain, Hitzarmen hau sinatu duten erakundeen babesa ere izan dela jaso beharko da argi eta garbi. Orobat, memoriarekin batera, Hitzarmen honetako jarduerak direla medio sortzen den liburu, txosten, liburuxka, kartel edo beste mota bateko dokumentazio bakoitzaren ale bat edo horien kopia bat, euskarri fisikoan edo magnetikoan (betiere bakoitzaren izaeraren arabera, edo bataren edo bestearen egokitasun handiagoaren edo txikiagoaren arabera) bidali beharko du diru-laguntza eman duten entitate guztietara.

Azkenik, Hiriko Merkataritza Plataformaren Informazio Buletinean ere jasoko da hitzarmen hau sinatu dela, agerpen esanguratsua emanez.

Zazpigarrena.– Ez-betetzea.

Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteak («Sshops Donostia») hitzarmen honetan ezarritako betebeharrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritakoak betetzen ez baditu, ez-betetze espedientea zabaldu, eta emandako diru-laguntzak baliogabetu egingo dira zati batean edo guztiz, eta itzuli egin beharko dizkio jasotako kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako moduan.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdietako batek bertan azaltzen diren klausulak betetzen ez baditu, hitzarmena indargabetu egin daiteke, Jarraipen-batzordearen gehiengoak hori egin behar dela adierazten badu hitzarmen hau amaitu baino lau hilabete lehenago, eta ez-betetze hori egin duena hitzarmen honetatik kanpo geratzea eragin dezake.

Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, eta, beti, beste edozein administraziotik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza gehiago lortzen bada, edo helburu bera lortzeko bestelako diru-sarrerarik edo baliabiderik badago, dirulaguntza emateko erabakia aldatu egin daiteke, baldin eta onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa –estatuko zein nazioarteko beste Administrazio Publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuen laguntzekin edo diru-laguntzekin batera– ezin da onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino gehiago izan; hala bada, gehiegi jasotako kopurua kendu egin beharko zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako diru-laguntzari.

Zortzigarrena.– Izaera.

Hitzarmen honek administrazioko izaera du, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokio edukia interpretatzea aurreko klausuletan zehazki adierazi gabeko kasuetan.

Bederatzigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hau da, 2012ko apirilaren 30etik 2013ko apirilaren 29ra bitartean.

Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen bost ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

PILAR ZORRILLA CALVO.

Donostiako Udalaren alkate-udalburua,

JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko presidentea,

PEDRO ESNAOLA LATASA.

Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearen («Sshops Donostia») presidentea,

M.ª JESÚS FRÍAS CASADO.

VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, vitoria-GASTEIZKO UDALAREN, ARABAKO MERKATARITZA ETA INDUSTRIA GANBERA OFIZIALAREN, ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZU FEDERAZIOAREN ETA «GASTEIZ ON» HIRIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ELKARTEAREN ARTEKOA, «Vitoria-GASTEIZKO HIRIKO MERKATARITZAGUNEETAKO GERENTEAK» PROGRAMA GAUZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 3a.

Bildu dira:

Batetik, Pilar Zorrilla Calvo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

Bestetik, Javier Maroto Aranzabal jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko alkate-udalburua.

Bestetik, Gregorio Rojo García jauna, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren presidentea.

Bestetik, Jon Andoni Aspuru Oribe jauna, Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Federazioaren presidentea.

Bestetik, M.ª Concepción Aguirre Villamar andrea, «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearen presidentea.

Esku hartu dute:

Lehenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuorde gisa eta haren legezko ordezkari-lanetan jardunez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran.

Bigarrenak Vitoria-Gasteizko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalbatza honen legezko ordezkari-lanetan jardunez, horretarako izendatu baitzuten Udalbatzarrak 2011ko ekainaren 11n egindako eratze-bilkuran.

Hirugarrenak Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren presidente gisa.

Laugarrenak Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioaren presidente gisa.

Bosgarrenak «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearen presidente gisa.

Hitzarmenkideek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa dutela lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko eta horretarako honako hau

Adierazi dute:

I.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Merkataritza Aldatzeko 2015eko Planak jardun-ildo estrategikoak ezartzen ditu merkataritza-eremuan, merkataritza garatzen den hiri-eremua hobetzeko Espazio eta Lurralde Lankidetzako politikak, besteak beste. Jardun-ildo horren barruan daude bai Hiria Indarberritzeko Planak, bai tresna batzuk abian jartzea, udalerrietako merkataritza-jarduera indarberritzeko eta hiri-inguruneei balioa emateko, besteak beste arlo hauetan lan eginez: merkataritzaren eta turismoaren sustapenean, segurtasunean, hirigintzan, trafikoan, bide publikoan, mantentze eta garbiketan...; horiek guztiek eragina dute aipatutako erdialde horretako merkataritzako banaketa-sektorean, eta betiere xedearekin zerikusia duten erakunde publiko eta pribatu guztien arteko lankidetza estuan oinarritu behar da, haren garapena eta finantzaketa lortzeko.

Ildo horretan, beharrezkoa da udal-eremuko lankidetza-akordioei eustea; akordio horiek lankidetza publiko eta pribatua eta eremuko estrategien garapena sustatzera bideratuta egongo dira, hiriko hirugarren sektore guztia eraginpean hartuko duten hainbat jardueraren bitartez; hartara, dinamika eraldatzaileak sustatuko dira, indarberritu beharreko inguruneei balioa emango zaie eta egungo baliabideen aprobetxamendu bikaina lortuko da.

II.– Hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek egokitzat jo dute aurrez deskribatutako dinamiken garapenari bultzada ematea, baita lan-giro egokiak sortzea ere, Vitoria-Gasteizko udal-ingurunean enpresa-lankidetza eta merkataritza-indarberritzea ahalbidetzeko. Horren haritik, hiriko merkataritzaguneetan profesionalak bildu behar direla uste dute, eta profesional horiek hiriko merkataritzaguneetan esku hartzen duten eragile ekonomiko eta sozial, pribatu eta publiko guztien kudeaketa estrategikoan, sustapenean eta zuzendaritzan jardun behar dutela, integratua eta diziplina anitzekoa den ikuspegi bati jarraiki. Hortaz, profesional horiek proiektu original, sortzaile, eraginkor eta lehiakorrak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna izan behar dute, horiek errealitate bihur daitezen. Hori guztia Hiriko Merkataritza Plataformaren esparruan, deskribatutako helburuak abian jartzeko eta garatzeko beharrezko tresna gisa.

III.– Beharrezkoa da epe ertain eta luzeko finantzaketa-ildo egokiak ezartzea proiektua kudeatzeko, eta proiektu horretan etengabe parte hartzea hiriaren indarberritze ekonomiko eta sozialean interesa duten eragile eta erakunde guztiek; gainera, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-egitura bat ezarri behar da indarberritze hori finantzatzeko, aldi baterako eratuta, harik eta haren autonomia ekonomikoa lortu arte hiriaren eta enpresa-sektorearen artean, proiektuaren bideragarritasuna berma dadin parte-hartzearen eta eraginkortasunaren ikuspuntutik.

IV.– Biztanleen kopurua (150.000 baino gehiago) eta merkataritza-establezimenduena (gutxienez 2.500) kontuan hartuta, proiektua garatzeko erabakitako irizpideen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuen artean hitzarmenak egitea jartzen da helburu moduan.

V.– Hori ikusirik, eta Vitoria-Gasteizko Hiriko Merkataritzagunea garatzen jarraitu behar dela kontuan hartuz, abian jarritako ildoak finkatu ahal izateko, lankidetza-hitzarmen hau sinatu behar da.

Aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko eta konpromisoak behar bezala bideratzeko, esku hartzen duten alderdiek hitzarmen hau formalizatu dute honako hizpaketa hauen arabera:

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Honako hau da hitzarmen honen xedea: hitzarmenean esku hartzen duten alderdi guztien lankidetza-esparrua ezartzea, Hiriko Merkataritza Plataforma Vitoria-Gasteizko Hiriko Merkataritzagunea kudeatzeko tresna gisa garatu eta finkatu ahal izateko.

Bigarrena.– Programaren xedeak.

Vitoria-Gasteizko Hiriko Merkataritzagunearen Gerentzia modu honetan eratu da: plangintza egiteko, koordinatzeko eta dinamizatzeko tresna gisa. Gerentzia horrek gure hiriko merkataritza-ehun tradizionala merkataritza-eremu bakar moduan garatzea ahalbidetuko du, modu horretan hiri-inguruko banaketa-formulekin lehiatu ahal izateko. Azken batean, gertuko merkataritzari itxura eraginkorra ematen jarraituko duen eta gure hiriburuetako hiri-sarean behar bezala txertatuta egongo den tresna erabilgarri bat finkatu nahi da. Helburu hori hirugarren sektoreko estrategietan gauzatu behar da, zonako lankidetza-ekintzetan oinarrituta, inguruneak eskaintzen dituen zonako edo sektoreko aukerei balioa emateko; horren ondorioz, ingurune horretako posizionamendua hobetuko da eta haren kudeaketa profesionalizatua bermatuko da.

Honako hauek dira programaren funtsezko helburuak:

– Hiriko merkataritzagune sendoa eta finkatua lortzea, hiriaren merkataritza- eta sustapen-jarduerarako oinarrizko elementu gisa.

– Hiriko merkataritzaguneak merkataritza-erreferentzien abangoardian jartzeko estrategiak garatzea.

– Plan ekonomiko bat ezartzea, Merkataritza Plataformak epe laburrean bere burua finantzatzea lor dezan.

– Hiriko merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

– Gerentzia globalizatzailea izatea.

Hirugarrena.– Hitzarmenkideek betebeharrekoak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, honako konpromiso hauek hartu ditu bere gain:

a) Diru-laguntza ematea gerentzia-taldearen kontratazio-gastuak ordaintzeko hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, muga ekonomiko hauekin:

Aurreko lankidetza-hitzarmenaren indarraldiaren amaieratik, 2012ko uztailaren 2tik, 2013ko uztailaren 1era arte: gerentzia-taldearen kontratazio-gastuen % 90eko diru-laguntza, 80.910 euroko gehieneko zenbatekoraino.

Zenbateko hori hiru zatitan ordainduko zaio «Gasteiz On» hiriko merkataritza sustatzeko elkarteari: lehen zatia, 33.330 eurokoa, ordainduko da hitzarmen hau sinatu eta gerentzia-taldearen lan-kontratuaren kopia eta Urteko Ekintza Planarena aurkeztu ondoren.

Bigarren ordainketa, 33.330 eurokoa, bigarren seihilekoan egingo da; eta gerentziak kasuan kasuko urtearen lehen seihilekoan izandako jarduerari buruz Jarraipen Batzordeak egindako Akta aurkeztu, aztertu eta adostu ondoren ordainduko da.

Gainerakoa, lankidetza-hitzarmen honen indarraldiari dagokion gerentzia-taldearen kontratazio-gastuak eta Jarraipen Batzordeak, onartutako gerentzia-jardueren gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.

b) Gerentziak zehaztutako eta hitzarmen honen hurrengo hizpaketan sortutako Jarraipen Batzordeak onartutako jardun-proposamenen ondorioz udalerrian egin beharreko jardueren eta Hiriko Merkataritza Plataformaren garapena bultzatzea, Saileko programa desberdinen bitartez.

Merkataritza Zuzendaritzak izango du diru-laguntza kudeatzeko ardura.

2.– Vitoria-Gasteizko Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hiriko Merkataritza Sustatzeko «Gasteiz On» elkarteak bere urteko kudeaketa-planean zehaztutako jarduera-proposamenen ondorioz udalerrian egin beharreko jarduerak sustatzea eta diruz laguntzea, bi erakundeen artean izenpetutako lankidetza-hitzarmen egokien bidez, Udalaren 2012. urterako aurrekontu-luzapena 08 1802 3225 489 26 kontusailean zordunduta, 250.000 euroko mugaraino.

b) 2012an ere doan uztea bi lokal, Hiriko Merkataritza Sustatzeko «Gasteiz On» Elkartearen egoitza izan daitezen; bata Errementari kaleko 94ko beheko solairuan dago, eta bestea, berriz, Zapatari kaleko 67.ean, eta biak ere Gasteizko Udalarenak dira.

3.– Bestetik, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Bere gain hartzea hitzarmen honen jarraipen-batzordearen idazkaritza teknikoa.

b) Batzordeak onartutako urteko kudeaketa-planean jasotako jardueren jarraipena erraztea, eta batzordeak berak jarduera-planaren helburuak aurreikusi bezala bete ahal izateko erabakitako adierazleen betetze-txostena egitea.

c) Gerentziari laguntzea Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak haren kudeaketari balioa eransten dion jarduera-esparruetan. Gainera, Ganberako Merkataritza Arloak hiriko merkataritza sustatzeko abiarazten dituen jarduera eta proiektuetarako lehentasunezko sarbidea emango dio.

4.– Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) «Gasteiz On» Vitoria-Gasteizko Hiriko Merkataritzagunearen Elkartearen eskura jartzea Federazioak garatzen dituen zerbitzu eta proiektu berritzaile guztiak, prestakuntza-arlokoak bezala bestelakoak ere, «Gasteiz On» osatzen duten Elkarteen eta Elkarte horietako kide guztien kudeaketaren profesionalizazioa lortzeko, honako hauek gauzatuz:

a.– Zerbitzuen garapena, bai «Gasteiz On» osatzen duten Elkarteetarako, bai elkarte horietako kideentzat, EFQM kalitate-eredua ezartzearen bidez.

b.– «Gasteiz On» elkartearen beharretara egokitutako prestakuntza-programak eta tutorizazio-zerbitzu pertsonalizatuak diseinatzea.

c.– «Gasteiz On» elkarteko kideen beharretara egokitutako prestakuntza-programak eta tutorizazio-zerbitzu pertsonalizatuak diseinatzea.

b) «Gasteiz On» elkartearen eta Federazioan sartutako Arabako beste hainbat gune- edo gremio-elkarteren arteko lankidetza sustatzea, Gasteizko merkataritza-dinamizazio eta -sustapenerako proiektuen garapena lortzeko edo proiektu horietan laguntzeko.

c) Arabako merkataritza-sektorea ordezkatzea eta posizionatzea, Gasteiz hirian Gasteiz On-en marka-irudia eta Federazioa osatzen duten gainerako elkarteena finkatuz.

5.– Gasteiz On Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Hiriko Merkataritzagunerako gerentzia-taldea kontratatzea, lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen aldietan.

b) Urteko Ekintza Plana diseinatzea, lantzea eta bultzatzea, oro har Gasteizko hiriko merkataritza-jarduera sustatzera bideratutako jarduerak, eta bereziki, Jarraipen Batzordeak onartutako jarduerak barnean hartuko dituena; planaren gutxieneko edukia hau izango da.

– Aurreko aldiari dagokion Urteko Ekintza Planaren ebaluazioa.

Ebaluazio horrek honako informazio hau jasoko du gutxienez:

Kasuan kasuko aldiko gerentzia-taldearen kontratazio-gastuen laburpen-taula.

Nominen kopia eta gerentzia-taldearen kontratazio-gastu guztiei dagokien dokumentazioarena, hala nola haien ordainagiriak, eta ordainketak orokorrak badira, kontratu bakoitzari dagozkion zenbatekoen kalkulua.

Aurreko aldiaren aurrekontu-itxieraren laburpena.

Aurreko aldiko jarduerak, haietako bakoitzean hauek zehaztuta: jardueraren bidez lortutako helburuak; aurrez ezarritako adierazleen datuak; betetze-aurrekontua; finantzaketaren jatorria; betetzeko egutegia.

– Kasuan kasuko aldirako Urteko Ekintza Planaren proposamena, zer helburu lortu nahi diren zehaztuta; hitzarmen honen sinatzaileek diruz lagunduta Vitoria-Gasteiz hiriko merkataritza sustatzeko zer egingo den adierazita; eta jarritako helburuak zer neurritan betetzen diren jakiteko adierazleak aipatuta.

– Hurrengo aldirako aurrekontu orekatuaren laburpena.

Memoria hauek batzordeko kideei bidaliko zaizkie, kontseiluak egin baino 7 egun lehenago gutxienez, laugarren estipulazioan adierazitakoaren arabera. Era berean, edozein kidek hitzarmen honen xede diren jarduerei eta konpromisoei buruzko dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratu ahal izango ditu.

c) Finantzaketa-sistema bat ezartzea Hiriko Merkataritza Plataformaren berezko helburu moduan; finantzaketa horrek Plataformaren urteko aurrekontuaren % 10 gutxienez izan beharko du.

Hiriko Merkataritza Plataformak hemen ezarritako laguntza-erregimenari lotutako betebeharrak gauzatzen ez baditu, hitzarmen honen zazpigarren klausulan ezarritakoa bazter utzi gabe, eta betebeharra gauzatu ez dela adierazten duen espedientea aurkeztu ondoren, emandako diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa baliogabetuko da, eta jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 53. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Adierazitako legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.

Hiriko Merkataritza Plataforma emandako laguntzaren onuraduna denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 50. artikuluan onuradunaren betebeharrei buruz ezarritakoa aplikatuko zaio. Adierazitako Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartu zen.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordea.

Hitzarmen honen jarraipena egiteko eta hura kontrolatzeko honako hauek osatutako Batzorde bat eratu da:

– Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkari batek.

– Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkari batek.

– Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren ordezkari batek.

– Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioaren ordezkari batek.

– «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearen ordezkari batek.

Hitzarmen hau sinatu duen erakunde bakoitzeko kide bat baino gehiago egotea (hitzarekin baina botorik gabe) balioetsiko du Batzordeak.

Hitzarmen honen indarraldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkaria izango da lehendakari, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkaria, berriz, lehendakariorde.

Idazkaritzako kargua Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren ordezkariak beteko du.

Jarraipen Batzordea osatzen duten entitateen ordezkaritza honako boto kopuru honen arabera zehaztuko da:

– Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak: boto bat.

– Vitoria-Gasteizko Udalak: boto bat.

– Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak: boto bat.

– Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioak: boto bat.

– «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak: boto bat.

Jarraipen Batzorde honek kide anitzeko organoei buruz xedatutakoari jarraituko dio; xedatutako hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean dago araututa. Horrenbestez, lehendakariak, organoa ordezkatzeaz, bilkuretara deitzeaz, bilkurako buru izateaz eta gai-zerrenda zehazteaz gain, bere botoaren bidez ebatziko ditu akordioak botoen artean berdinketa gertatuz gero.

Jarraipen-batzordeak gutxienez hiru ohiko bilera egingo ditu; bat Urteko Ekintza Plana ebaluatu eta onartzeko; beste bat Urteko Ekintza Planaren betetze-jarraipena egiteko; eta beste hirugarren bat Urteko Ekintza Planaren burutzapena aztertu eta onartzeko. Gainera, ezohiko bilerak ere egin ahal izango dira, lehendakariak horiek egiteari ongi iritziz gero.

Jarraipen Batzordeak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

– Hiriko Merkataritza Plataformari kontratatu beharreko gerentzia-taldea hautatzea eta proposatzea.

– Hiriko merkataritzaguneko gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Plana baliozkotzea. Planak modu espezifikoan aurkeztu beharko ditu jarduerak, helburuak arrazoizkoak, ekonomikoki kuantifikatuak, neurgarriak eta denboran mugatuak izanik, haien kostua eta bilakaera kontrolatu ahal izateko.

– Gerentziak proposatutako Urteko Ekintza Planaren barruan garatu beharreko jardueren programa baliozkotzea. Programa horretan bilduko dira, batetik, Vitoria-Gasteizko Udalaren hiri-merkataritza irekia oro har sustatzera bideratutako jarduerak, eta, bestetik, eta bereziki, hitzarmen honetan aurreikusitako eta hitzarmen hau sinatu dutenek diruz lagundutako jarduerak (Jarraipen Batzordeak onartuak).

– Hitzarmen honen ondoriozko ekintzen planei eta aurrekontuei jarraipena egitea eta horiek kontrolatzea.

– Hitzarmen honen helburuak lortzeko esku hartzen duten erakundeak koordinatzea.

– Egiten diren bilera guztien aktak idaztea, eta haiek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzara bidaltzea.

Bosgarrena.– Hartutako konpromisoak betetzen direla justifikatzea.

Hitzarmen honetan parte hartzen duen alderdi bakoitzak Jarraipen Batzordeari egiaztatu beharko dio hartutako konpromisoak betetzen direla.

Bestalde, Jarraipen Batzordeak, gehienez ere hitzarmen hau sinatu eta bi hileko epean, dokumentazio hau aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzari:

– Kontratatu beharreko gerentzia-taldea, aurreko aldiari dagokion Urteko Ekintza Planaren gauzapena eta hurrengo aldirako Urteko Ekintza Planaren proposamena onartuta jasotzen dituen akta sinatuaren kopia.

– Gerentzia-taldearen kontratuaren kopia konpultsatua.

– Aurreko aldian gauzatutako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Hurrengo aldirako Urteko Ekintza Planaren kopia.

– Besterenak diren edota hitzarmen hau sinatu duten alderdienak ez diren finantzaketen maila –ekitaldi bakoitzean lortutakoa– egiaztatzen duen beharrezko dokumentazioa.

Hala egokituz gero, lankidetza-hitzarmen honen sinatzaile bakoitzak Jarraipen Batzordeari Hiriko Merkataritza Sustatzeko «Gasteiz On» Elkartearekin sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren kopia aurkeztu beharko dio. Hitzarmen hori udalerrian hiriko merkataritzagunea dinamizatzeko eta kudeatzeko proiektuaren eremuan egin beharreko jarduerei buruzkoa da.

Aipatutako dokumentazio hori guztia Jarraipen Batzordearen bilera bakoitza egin eta gehienez ere bi hileko epean aurkeztuko da.

Seigarrena.– Publizitatea.

«Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak argi eta garbi adieraziko du Hitzarmen honi finantza-kapitala ekartzen dioten erakundeen babesa, egindako jakinarazpenetan edo proiektuaren aurkezpen publikoetan, eta baita Hitzarmen hau sinatu duten erakundeen berariazko laguntza ere.

Halaber, «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak konpromisoa hartu du proiektu orokorra aurkezten denean komunikabideetan argitaratutako artikulu eta elkarrizketetan proiektuari dagokionez erakundeen artean izandako lankidetza adierazteko.

«Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak entitate eskatzaileei jakinaraziko die Kudeaketa Planean bildu ez diren jarduera guztien aurreikuspena, jarduera horien deialdia egin aurretik.

«Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak argi eta garbi jarri beharko du Hitzarmen honetako ekintzak direla medio egiten eta/edo hedatzen diren programen aleetan, karteletan, argazkietan eta gainerako baliabideetan edo material idatzian jarduera horiek diruz laguntzen dituzten entitateek babesten dituztela ekintza horiek (material hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko da); horretaz hain, hitzarmen hau sinatu duten erakundeek esanbidez laguntza eman dutela ere jasoarazi beharko da. Orobat, memoriarekin batera, hitzarmen honetako jarduerak direla medio sortzen den liburu, txosten, liburuxka, kartel edo beste mota bateko dokumentazio bakoitzaren ale bat edo horien kopia bat, euskarri fisikoan edo magnetikoan (betiere bakoitzaren izaeraren arabera, edo bataren edo bestearen egokitasun handiagoaren edo txikiagoaren arabera) bidali beharko du diru-laguntza ematen duten entitate guztietara.

Azkenik, hala badagokio, Hiriko Merkataritza Plataformaren Informazio Buletinean jasoko da hitzarmen hau sinatu dela, eta presentzia esanguratsua emango zaio.

Zazpigarrena.– Ez-betetzea.

Hiriko Merkataritza Sustatzeko «Gasteiz On» Elkarteak hitzarmen honetan ezarritako betebeharrak ez betetzeak eta 1/1997 Legegintzako Dekretu, azaroaren. 11ko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenean, 50.2 artikuluan, esleitutakoak ez betetzeak berekin ekarriko dute, ez-betetze espedientea abiarazi ondoren, osorik edo zati batean indargabetzea emandako diru-laguntza, eta jasotako diru guztia Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar izatea, 698/1991 Dekretu, abenduaren 17koan adierazitako moduan.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeetako edozeinek hitzarmeneko klausulak ez betetzeak berekin ekarri ahal izango du hitzarmena suntsiaraztea, hala adierazten badu Jarraipen Batzordeko lau bosteneko gehiengo kualifikatuak hitzarmen hau bukatu baino lehenagoko lau hilabeteko epean, eta hitzarmena bete ez duen aldea hartatik kanpo gelditzea ere ekarri ahal izango du.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, betiere, beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntza gehiago lortzen bada eta, hala egokituz gero, bestelako diru-sarrerak edo baliabideak badaude helburu bera lortzeko, diru-laguntza emateko erabakia alda daiteke, betiere onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Diru-laguntzaren zenbatekoak —estatuko zein nazioarteko beste Administrazio Publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuen laguntzekin edo diru-laguntzekin batera— ezin izango du gainditu onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, eta kasu horretan gehiegizkoari dagokion kopurua gutxitu beharko zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako laguntzari.

Zortzigarrena.– Izaera.

Hitzarmen hau administratiboa da, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokio hitzarmenaren edukia interpretatzea aurreko klausuletan espezifikoki jasota ez dauden kasuetan.

Bederatzigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean hasiko da indarrean, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hau da, 2012ko uztailaren 2tik 2013ko uztailaren 1era arte.

Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen bost ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

PILAR ZORRILLA CALVO.

Vitoria-Gasteizko Udaleko alkate-udalburua,

JAVIER MAROTO ARANZABAL.

Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko presidentea,

GREGORIO ROJO GARCÍA.

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioko presidentea,

JON ANDONI ASPURU ORIBE.

«Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteko presidentea,

M.ª CONCEPCIÓN AGUIRRE VILLAMOR.

VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 47/2012 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eta Sopuertako Udalaren artekoa, Sopuertako udalerriko SAPUR 11n babes ofizialeko etxebizitak sustatzeari buruzkoa

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 19an.

Bilduta:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

eta bestetik, Joseba Andoni Llaguno Hurtado jauna, Sopuertako alkate-udalburua.

Bertaratu dira:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu gisa eta Sailaren legezko ordezkari gisa, Jaurlaritzaren Kontseiluak horretarako gaitasuna eman diolako 2012ko apirilaren 17an hartutako akordioaren bidez.

Eta bigarrena, Sopuertako alkate-udalburu gisa eta udalaren ordezkaritzan, horretarako gaitasuna duelarik udalbatzarrak 2011ko urriaren 26an hartutako akordioaren bidez.

Bi hitzarmenkideek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko legezko gaitasun nahikoa, eta horretarako honakoak adierazi dituzte:

ADIERAZITAKOAK

Lehenengoa.– Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak zehazten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

Etxebizitzaren Itun Sozialak bere printzipio inspiratzaile gisa adierazten ditu honako hauek:

1.– Herrialde honetan etxebizitza duina eta egokia izateko eskubideari erantzun ahal izateko beharrezkoak diren Etxebizitza Babestuak eraikitzeko behar den lurzorua merkatuan jar dadin lortzea.

2.– Etxebizitza babestuen eta gizarteratzeko etxebizitzen parkea zabaltzea, alokairura bideratutakoen kopurua pixkanaka handituz, urrakortasun-egoera larrian dauden lagunei erantzuteko figura gisa.

3.– Hazkunde iraunkorragoa ematea; horretarako, gure auzo, hiri eta udalerrietako hiri-espazioak berritu eta eraberrituko dira hazkunde hedakorrerako eredu bakarraren aurka.

4.– Eraikitako parkea birgaitzea; horretarako, eraikinen balio-bizitzaren luzapenean, bizigarritasun-baldintzetan, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunaren hobekuntzan esku hartuko da.

5.– Sustapena/eraikuntza suspertzea eta gremioak mobilizatzea, sektoreari konfiantza itzuliz.

6.– Administrazioen arteko erakunde-erantzunkidetasuna lortzea, elkar errespetatuz, lankidetza solidarioa lortzeko; horretarako, bikoiztasunak desagerraraziko dira eta ahaleginak batuko dira etxebizitzaren premiak asebetetzeko adostutako estrategia oinarri gisa hartuta.

7.– Iraunkortasunaren printzipioa (ekonomikoa, ekologikoa eta soziala) gogoan edukitzea hartutako konpromisoetan.

8.– Etxebizitza planifikatzea diskriminazio oro errotik kenduz; horretarako kohesio sozialaren printzipioa aplikatuko da eta etxebizitzaren lurralde-banaketa orekatua, hots, premiekin bat datorrena egingo da.

Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Hori dela-eta, botere publikoek (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Sopuertako Udalak, kasu honetan) batera esku hartu behar dute (eta horretara behartuta daude) beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko baldintzak sortzeko, eta bizilekutarako beharrezkoa den eta espekulazioa eragotziko duen lurzoruondare publikoa eratzeko.

Xede hori aintzat hartuta, bi herri administrazioek lankidetza hitzarmena izenpetu zuten 1996ko apirilaren 24an, Llantada de Mercadillo izeneko 1.5 sektorean babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, hain zuzen ere.

Bigarrena.– Era berean, bi herri-erakunde hauek elkarrekin eta batera burutu behar duten eginkizuna baieztatzeko eta berresteko, aurreko atalean aipatutako alderdiei dagokienez, autonomia erkidegoak, alde batetik, eta toki-erakundeek, bestetik, elkarren arteko harremanetan beste administrazioek beren egitekoak eraginkortasunez betetzeko behar dituzten lankidetza eta laguntza eman beharko diete, nork bere esparruan.

Hirugarrena.– Sopuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioak behin betiko onartuak izan ziren Hirigintza eta Udal Harremanen Sailaren urriaren 13ko 970/2003 foru-aginduaren bidez.

Bi herri administrazioek komenigarritzat jotzen dute dokumentu hori aldatzea titular nagusia Eusko Jaurlaritza den SAPUR 11 sektoreari dagokionean. Hona aldaketa:

– Planeamendura biltzea sektorerako sarbide berria, BI-2701 eta BI-3611 foru-errepideen elkarguneko biribilgunetik. Obra hori, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanen Sailak gauzatu du.

– Lurzoruaren erabilera optimizatu, hirigintza-eraikigarritasuna areagotuz, baina lurzoru-kopuru gehiago okupatu gabe.

– Bizitegirako eraikigarritasun guztia lur-zati batean bildutako lau eraikinetan biltzea. Babes ofizialeko etxebizitzentzat bizitegirako gehieneko eraikigarritasuna 6.200 m2-koa izango da eta udal-ekipamenduetarako eraikigarritasun fisikoa 1.100 m2-koa izango da.

– Babes ofizialeko etxebizitzen eta eranskinen gehieneko kopurua 72 unitatetan finkatzea.

Laugarrena.– Bi herri administrazioek, era berean, komenigarritzat jotzen dute idatzi behar den UJP-n jasoko da eremuko urbanizazioan sartzea Valdebeci errekastoaren ur-bazterraren ondoan dagoen 4. zenbakidun Ekipamenduetarako Egikaritze Unitatean aurreikusitako oinezkoentzako sarbidea. Hobetu egingo da, horrela, San Martín de Carral auzoko lotunea, Arauetan hasieran aurreikusitako oinezkoentzako zubia ezabatu eta gero.

Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, etxebizitzaren arloan dituen aginpideak erabiliz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du, etxebizitzen beharrizan egiaztatua duten udalerrietan (horien artean dago Sopuerta) errenta-ahalmen txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familiei begira.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 1. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da, aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, erosteko premia eta higiezinen merkatuko eskaintza urria nabarmenak direnean —kasu honetan bezalaxe—.

Era berean, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 38. artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena behar da ondasun higiezinak doan eskuratzeko, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta.

Honako eragiketa hau proposatzen da: Euskadiko Autonomia Erkidegoak SAPUR 11n legez dagokion hirigintza-aprobetxamenduaren % 15 doako lagapenez eskuratzea, eta nahitaezko desjabetzearen bidez eskuratzea horren mugapenean barne hartzen diren jabetza partikularreko higiezin guztiak.

Seigarrena.– Bion interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi hitzarmen-kideek lankidetza hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hona zein den lankidetza hitzarmen honen xedea: Sopuerta udalerriko SAPUR 11n babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko politika gauzatu ahal izateko bitartekoak jartzea.

Bigarrena.– Euskadiko Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartu du Planeamenduko Arauen aldaketa idazteko, baita Urbanizatzeko Jarduketa Programa ere. Udalak, bere aldetik, lehenbailehen izapidetzeko konpromisoa hartu du..

Hirugarrena.– Sopuertako Udalak konpromisoa hartu du SAPUR 11n legez dagokion hirigintza-aprobetxamenduaren % 15 Euskadiko Autonomia Erkidegoari doan lagatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak izapidetuko du erabaki horren onarpena Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldetik.

Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa notario-eskrituran formalizatu behar da, adierazitako doako emakida onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioa egiten denetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Laugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du SAPUR 11 sektoreko mugapean dauden jabetza partikularreko higiezinak nahitaezko desjabetze bidez eskuratzeko. Sopuertako Udalak, bere aldetik, konpromisoa hartu du interesdunaren eskura jartzeko 4. zenbakidun EEUn sartutako oinezkoentzako bidea egiteko beharrezkoa den lurzorua.

Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du, dagozkion aurrekontu-izendapenak egin ondoren, adierazitako etxebizitzen urbanizazioko obrak eta eraikuntzakoak kontratatu eta osorik egiteko.

Hain zuzen ere, konpromiso hori Hirigintza Proiektuen eta Eraikitze Proiektuen idazketetarako ere izango da.

Seigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du Sopuerta izendatzeko etxebizitza guztiak sustatzeko interesa duen udalerri bakartzat.

Esleipen prozeduran etxebizitzaren bat sobera geratzen bada, hori Arlo Funtzionaleko beste udalerri batzuetan dauden etxebizitza eskaerak betetzeko erabiliko da.

Zazpigarrena.– Sopuertako Udalak ondorengo konpromisoak ere hartu ditu bere gain: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Udal Zergaren kuotari onura batzuk ezartzea, hain zuzen ere, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauak bere 4. artikuluaren a), d) eta e) idatz-zatietan esandakoak, eta gainera, aipatu onura horiek batera aplikatzea.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauaren arabera, Zerga Ordenantzek honako hobariak arautu ahal izango dituzte zerga kuotari dagokionez:

a) % 95ekoa ere izatera irits daitekeen hobari bat: interes berezikotzat edo udal erabilikotzat aitortutako eraikuntza, instalazio edo obren alde, aitorpen hori justifikatzen duen gorabehera sozial egonez gero.

d) % 50eko ere izatera irits daitekeen hobari bat: babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eraikuntza, instalazio edo obren alde.

Letra honetan xedatutako hobaria aurreko letretako hobariak aplikatuta ateratzen den kuotari ezarriko zaio.

e) % 90ekoa ere izatera irits daitekeen hobari bat: ezgaien sarbide eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obren alde:

Letra honetan xedatutako hobaria aurreko letretako hobariak aplikatuta ateratzen den kuotari ezarriko zaio.

Zortzigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, lankidetza hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik dagozkien aurrekontu-izendapenak eginak izatearen baldintzapean egongo dira.

Bederatzigarrena.– Bi Administrazio Publikoen iritziz beharrezkoa da bi erakundeetako bina ordezkarik osatuko duten Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea, hainbat eginkizunez arduratzeko asmoz: hitzartutako aurreikuspenak eta konpromisoak betetzen direla begiratzea, haiek zehatz-mehatz betetzera bideratutako neurriak proposatzea, adierazitako etxebizitza babestuen sustapenak egiten diren bitartean gerta litezkeen gatazka eta/edo gorabeherei konponbidea aurkitzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitza-premietara egokitzea eta/edo mailakatzea eta, oro har, etorkizunean sor litezkeen gorabehera guztiei aurre egitea.

Hamargarrena.– Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua deusez­tatzeko zioa izango da, hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliz. Aipatutako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak, sorraraz ditzakeen kalte eta galerak ordaindu beharko ditu, bai beste hitzarmenkideari bai uste oneko besteri.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, hitzarmen honen lau ale izenpetu dituzte idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Sopuerta Udaleko alkate-udalburua,

JOSEBA ANDONI LLAGUNO HURTADO.


Azterketa dokumentala