Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4916

IRAGARKIA, 2012ko irailaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, honako proiektu hau jartzen da jendaurrean: Segura-Zerain 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), Segura TBAEtik 702. euskarri arte, eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea, Zerain, Mutiloa, Gabiria, Segura eta Legazpi udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitakoari begira (2000-12-27ko BOE), eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan,Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24026/AT-H-2011-141.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoa. Proiektua 2011ko urrikoa da, eta Eduardo Miguelez Pérez industria-ingeniari teknikoak sinatu zuen.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Zerain, Mutiloa, Gabiria, Segura eta Legazpiko udalerrietan.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 38.646 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da, horren zor-zerrenda zabaltzeko.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua nornahik azter dezan Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia), eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 24a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

Eskuordetzaren ordez (2012/09/11ko Ebazpena).

IÑIGO ARRIAGA SEGURA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala