Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4913

EDIKTUA, 1003/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1003/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Garcia del Cerro.

Demandatua: Mariana Duman.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da urte honetako uztailaren hamahiruan; hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

168/12 EPAIA

Epailea: Diego Bermejo Yanguas.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Santiago García Del Cerro Espina.

Alderdi demandatua: Mariana Duman. Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: hitzezko judizioa arrunta, 14.410,60 euroko zenbatekoa erreklamatzeari buruzkoa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, García Del Cerro epaitegietako prokuradoreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, 14.410,60 euro erreklamatzeko aurkeztu duen judizio arrunt zibileko demanda, auzi-ihesean den Mariana Duman andrearen aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Mariana Duman Sena andrea kondenatzen dut, behin ebazpena irmoa izanda, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari 14.410,60 euro ordaintzera.

2.– Ebazpena irmoa delarik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari ondoko interesak pagatzera kondenatzen dut Mariana Duman andrea:

a) 2.173,95 euroren % 9,55eko interesak, 2010eko ekainaren 16tik (kontua itxi eta hurrengo egunetik) ordainketa guztiz egin arte.

b) 12.236,65 euroren % 17,25eko interesak, 2019ko urriaren 14tik (kontua itxi eta hurrengo egunetik) ordainketa guztiz egin arte.

3.– Mariana Duman andrea kondenatzen dut prozeduraren kostuak ordaintzera.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren lekukotzarekin.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030-1846-42-0005001-274; eta kontzeptua: 1833-0000-04-1003-11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko uztailaren hamahiruan.

Mariana Duman demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko urriaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala