Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4911

EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2012. urtean zenbateko diru-laguntzak eta nortzuei emango zaizkien, Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren babesean. Agindu horrek arautzen du nola eman gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak.

Kontuan hartuta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren 18.2 artikulua betez ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Agindua betez ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala