Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Pribatuen iragarkiak

INTERBIAK SA
4831

IRAGARKIA, Bermeoko Saihesbidea eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuak ematea helburu duen 012/2012/ARM/AT espedientea esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.

b) Espediente zenbakia: 012/2012/ARM/AT.

c) Lizitazio iragarkia argitaratu den aldizkari edo egunkari ofiziala eta argitalpen data: 2012-03-31ko EBAO, 2012/S 64-104531 zk.; 2012-03-31ko BOE, 78. zk.; 2012-04-17ko EHAA, 75. zk.; 2012-03-26ko BAO, 60. zk.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskripzioa: Bermeoko Saihesbidea eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

498.000 euro, BEZik gabe.

5.– Adjudikazioa.

a) Eguna: 2012ko abuztuaren 21a.

b) Kontratista: EPTISA-Fundación Tecnalia Bermeoko Saihesbidea ABEE (Eptisa Cinsa Ingeniera y Calidad, S.A. - Fundación Tecnalia Research & Innovation).

c) Adjudikazioaren zenbatekoa:

362.476,25 euro BEZik gabe.

Bilbao, 2012ko urriaren 10a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA-GORTAZAR.


Azterketa dokumentala