Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA SAILA
4829

IRAGARKIA, EAEko enpresetako hizkuntza normalizaziorako prozesuen ebaluazio- eta zertifikazio- sistema garatzeko kontratua esleitu eta formalizatu dela adierazteko dena (Espedientea: K-07/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea bideratzeko arduraduna: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-07/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

c) Loteak: ez.

d) Zein aldizkari edo buletinetan eta zein egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: ez zen argitaratu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 126.000 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko maiatzaren 7a.

b) Kontratista: Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 126.000 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Kontratu-eguna: 2012ko maiatzaren 10a.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala