Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4828

IRAGARKIA, Zumaiako itsasadarra dragatzeko obren lizitazioarena (Espedientea: 21/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 21/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Zumaiako itsasadarra dragatzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Zumaia, Gipuzkoa.

d) Burutzeko epea: hiru hilabete eta erdi.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat, berrehun eta hogeita hamabost mila, zazpiehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita hamaika zentimo (1.235.750,51), gehi berrehun eta berrogeita hemeretzi mila, bostehun eta zazpi euro eta hirurogeita bat zentimo (259.507,61) BEZarenak. Beraz, guztira, milioi bat, laurehun eta laurogeita hamabost mila, berrehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hamabi zentimo (1.495.258,12).

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 97 54.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko azaroaren 26a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: bai.

Taldea: F. Azpitaldea: 1. Kategoria: e.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, azken hiru urteetakoa. Gutxienez 2.000.000 eurokoa beharko du, azken hiru (3) urteak hartuta.

b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan burututako obren zerrenda, obraren deskribapena, zenbatekoa, kontratua egin duen entitatea eta harremanetarako pertsona zehaztuta. Azken 5 urteetan 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua izan duen dragatzeko obra bat egin dela egiaztatu beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012ko azaroaren 27a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 55 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 45 puntu.

A) Lanen azalpen- eta justifikazio-memoria. Ponderazioa: 25 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b puntua.

B) Programazioaren koherentzia eta obraren epea. Ponderazioa: 20 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b puntua.

10.– «C» gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2012ko abenduaren 10a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– Eskaintza ekonomikoen irekiera.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2012ko abenduaren 18a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala