Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4827

IRAGARKIA, 2013. urtean zerbitzu elektronikoetan prestakuntza diseinatzea eta zabaltzea helburu dituen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espediente zenbakia A-029/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-029/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua 2013ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2013ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

Ponderazio ekonomikoa, guztira: 51 puntu.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Eskaintzaren kalitate teknikoa: 27 puntu.

– Lan-plana: 22 puntu.

Balio-iritzien ponderazioa, guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehienezko aurrekontua honako hau da: ehun eta zazpi mila, laurehun eta hogeita hamazortzi euro eta bi zentimo (107.438,02), gehi hogeita bi mila, bostehun eta hirurogeita bat euro eta laurogeita hamazortzi zentimo (22.561,98), BEZari (% 21) dagozkionak. Orotara, ehun eta hogeita hamar mila euro (130.000).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko azaroaren 15a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Enpresa guztiek Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan ezartzen diren bitartekoak erabiliz egiaztatuko dituzte ekonomia-eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko azaroaren 15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2.– Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

– Eguna: 2012ko azaroaren 20a.

– Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

– Eguna: 2012ko azaroaren 26a.

– Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

(Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko lehen xedapen gehigarriaren arabera).

Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria,

SERAFÍN OLCOZ YANGUAS.


Azterketa dokumentala