Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4825

EDIKTUA, 860/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 860/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cobanor Cocinas, S.L.

Abokatua: Francisco Javier Villoria Echegaray.

Prokuradorea: Matilde Viejo Casans.

Demandatua: Iker Fuertes Lopez.

Gaia: Merkataritza zuzenbidea (beste arazo batzuk).

Judizio horretan, 2012-05-31n epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.– Auzi-ihesen den Iker Fuentes López-en aurka, Matilde Viejo Casans prokuradoreak ordezkaturik, Cobanor Cocinas, S.L, erakundeak aurkeztutako demanda osorik baiesten da.

2.– Auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoa ordaintzera kondenatzea Iker Fuentes López: bi mila zazpiehun eta hogeita hamazortzi euro eta hamasei zentimo (2.738,16).

3.– Ondoko interesa ordaintzera kondenatzea Iker Fuentes López, hirugarren oinarri juridikoarekin bate etorriaz: interpelazio judizialetik harako interes legezkoa. Horretaz gain, zorrean den zenbateko osoaren beraduntza-interesak –bi puntuan gehituak– sortuko dira, PZLko 576 artikuluan araututako interes prozesal legez, hain justu ere ebazpenaren egunetik hara, betiere ebazpen hori irmoa egiten bada.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Iker Fuertes Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2012ko irailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala