Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4820

EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuor-dearena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko dena, 2012-2013 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak gara ditzaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduak (uztailaren 3ko EHAA) udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten die Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko.

Dagozkion eskari-espedienteak aztertuta, eta ekainaren 20ko Aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde eta programa bakoitzari taldeka eta mailaka esleitutako zenbatekoa proportzio berean murriztuta onartutako aurrekontuari egokitu arte,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatuta dauden udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, kasu bakoitzean zehazten den talde-kopururako eta bertan adierazten diren kopuruen arabera.

2. artikulua.– II eranskinean agertzen diren ikastetxeetako eskabideak ez onartzea, bertan jakinarazten diren arrazoiengatik.

3. artikulua.– Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengoa, diru-laguntzaren % 33,50ekoa, agindu honetako 15.1 artikuluan zehazten den epea igaro ondoren egingo da. Bigarrena, zenbateko osoaren % 56,50ekoa, 2013. ekitaldiaren hasieran, aipatutako 2012ko ekainaren 20ko Aginduko 15.9 artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta gero. Azken % 10a ikasturte akademikoaren amaieran ordainduko da, arestian aipatutako Aginduko 15.10 eta 15.11 artikuluetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta gero.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala