Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4819

AGINDUA, 20012ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2012ko uztailaren 24ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitako aditu ebaluatzaileen kideak izendatzekoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzak arautu ziren.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzetarako deialdia egin zen. Deialdi hori ebazteko talde horietako kideak –taldeen ebaluazio zientifikoa egiteaz arduratuko direnak– izendatu behar dira.

Horregatik honako hau,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean zerrendatutako ikerlariak koordinatzaile eta kide izendatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 24ko Aginduak araututako deialdira aurkeztutako ikerketa-taldeak ebalua ditzaten (aipatutako aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzak arautu ziren).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

maría ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala