Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4818

AGINDUA, 2012ko urriaren 1ekoa. Honen bidez, aldatu egiten da 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebazten duen Agindua.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduak deia egin zuen 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehazteko.

Huts bat atzeman da Iruraiz-Gaunako (Araba) CPEIP Geroa Eskola-Escuela Libre HLHIP ikastetxearen plangintzan eta itunean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluari jarraituz, zuzendu egingo da agindu honen bidez.

EBAZTEN DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko irailaren 25eko Aginduaren eranskinak aldatzea (Agindu horrek 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebatzi zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala