Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4817

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «49/2012 Ebazpena, 2012ko urriaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendio uzten dira Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programaren 2012ko hainbat jarduera».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Ondorengo ebazpenean, 2012-10-23ko EHAAren 208. zenbakian argitaratutakoan, aipatu bezalako hutsak atzeman dira: 49/2012 Ebazpena, 2012ko urriaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendio uzten dira Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programaren 2012ko hainbat jarduera. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2012/4694 (12/1) orrialdean, tituluan, honako hau dio:

«49/2012 EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendio uzten dira Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia-programaren 2012ko hainbat jarduera».

Baina honela esan behar du:

«49/2012 EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, 2012ko ekitaldian, Bilboko Hiri Trenbidearen obra eta proiektuei dagokienez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen gomendio uzten dira hainbat jarduera».


Azterketa dokumentala