Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4812

316/2012 EBAZPENA, urriaren 3koa, Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Bilbo Eskualdeko San Inazio Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren eginkizunak esleitzen zaizkio María Rosa Pérez Esquerdo andreari.

Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentearen maiatzaren 1eko 172/2012 Ebazpenaren bidez, Bilbo Eskualdeko San Inazio Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua betetzeko deialdia argitaratzea onartu zen.

Aurkeztutako eskabidea, eta, halaber, alegatutako merituak egiaztatzeko agiriak azterturik, eta indarrean dagoen legeriaren arabera, Gerentzia Zuzendaritza honek dituen eskumenez baliatuz,

EbaZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Rosa Pérez Esquerdo andreari Bilbo Eskualdeko San Inazio Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren eginkizunak esleitzea.

Bigarrena.– María Rosa Pérez Esquerdo andreak kudeaketa eta asistentzia funtzioak beteko ditu, biak batera Bilbo Eskualdeko San Inazio Osasun-Zentroan, Osasun Eskualdeko gerentearen mendean zuzenean eta hierarkikoki. Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren eginkizunak betetzen dituen bitartean, nahiz eginkizun horiek amaitzean, bere kategoriako plazaren jabetza mantenduko du, eta plaza horretako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da funtzio horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, ardura bereziaren osagarria kobratuko du María Rosa Pérez Esquerdo andreak. Osagarri hori 3/1987 Errege Lege Dekretuak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuta dago; zenbatekoa eta ezaugarriak, berriz, uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean daude ezarrita.

Bosgarrena.– Ebazpen honek urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena:- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2012ko urriaren 3a.

Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentea,

JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala