Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4778

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztua– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako etena bertan behera uzteko Ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

2.– Honako helbide honetan dago eskuragarri ebazpenaren testu osoa: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 26a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala