Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4614

EDIKTUA, Gizarte Gaietako sailburuordearena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255_2006 Dek_Zuz./2012_09_11).

Alfonso Gurpegui Ruiz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordeak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ezezko edo uko egite ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek administrazio bidea amaitzen dute, eta horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke EAEko Auzitegi Nagusiko dagokion Sailari, bi hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzietarako Juris­dikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraituta.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.

Gizarte Gaietako sailburuordea,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala