Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4604

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 140/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: David Maruri Salvarrey jaunak eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 140/12 prozedura bideratu dela, funtsa hauek inmatrikulatzeko:

«7022 finka, 712. liburukia, 87. liburua, 144. orria, Maria Perpetuo Socorro Polo Peña andrearen izenean agertzen da inskribaturik; beraz, horixe da demandatua. Karrantzako Landa-lurren Katastroko 17. Poligonoko 71. Partzela.

7027 finka, 712. liburukia, 87. liburua, 154. orria, Maria Perpetuo Socorro Polo Peña andrearen izenean agertzen da inskribaturik; beraz, horixe da demandatua. Finka hau 7042. zenbakidunarekin batera honako partzelaren parte da: Karrantzako Landa-lurren Katastroko 17. Poligonoko 64. Partzela.

7042 finka, 712. liburukia, 87. liburua, 184. orria, Juan Manuel Polo Peña jaunaren izenean agertzen da inskribaturik; beraz, horixe da demandatua. Finka hau 7027. zenbakidunarekin batera honako partzelaren parte da: Karrantzako Landa-lurren Katastroko 17. Poligonoko 64. Partzela.»

Idazki honen bitartez eta egun honetako`probidentzian erabakitakoaren bitartez, honako hauei egiten zaie dei: Maria Perpetuo Socorro Polo Peña eta Juan Manuel Polo Peña eta euren ezkontideei (ezkondurik badaude), edo horien jaraunsle ezezagunak, erregistroko titular gisa, eta bai Manuel Maruri Salvarrey eta ezkontidea (ezkonduta badago) eta horren jaraunsle ezezagunak, katastroko titular gisa, eta bai eskatutako inskripzioak kalte egin liezaiekeen pertsona ezezagunak ere; guztiak ere, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako apearen barruan agertu ahal daitezen, eta hala euren eskubideen alde nahi dutena alega dezaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 2a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala