Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4603

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 641/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 641/2009 prozedura arrunta bideratu da, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Rosa Maria Machio Ramos eta Fernanda Aparecida Dos Santos andreen aurka (gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horren gainean, epaia eman da, eta honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

102/12 EPAIA

Epailea: Israel Perez Soto jauna.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Rosa Maria Machio Ramos eta Fernanda Aparecida Dos Santos

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Fernanda Aparecida Dos Santos eta Rosa Maria Machio Ramos andreen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: hamahiru mila seiehun eta berrogeita sei euro eta hogeita zortzi zentimo (13.646,28), laurehun eta hogeita hamazazpi euro eta hirurogeita zortzi zentimoko (437,68) interes hitzartuak, eta ebazpen honetan ezarritako moduan sorrarazitako interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela haren aurka, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fernanda Aparecida Dos Santos eta Rosa Maria Machio Ramos demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko abuztuaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala