Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4599

EBAZPENA, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko (2012-2013) prestakuntza-ikastaroak gainditu dituzten irakasleei.

2012ko maiatzaren 25eko Aginduak (EHAA, 2012-05-07) Garatu Planaren 2012-2013 deialdia arautzen du, eta prestakuntza-ikastaroak gainditzen dituzten irakasleei diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzen ditu.

Amaitutako ikastaroen aktak jaso eta irakasleen laguntza-eskabideak aztertu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren irakasleei eranskin horretan bertan adierazten diren diru-laguntzak ematea.

2. artikulua.– II. eranskinean azaltzen diren irakasleek aurkeztutako eskaerak ukatzea, kasuan kasu adierazten diren arrazoiak direla-eta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 3a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala