Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
KULTURA SAILA
4595

196/2012 DEKRETUA, urriaren 9koa, Bilboko (Bizkaia) Asociación Musical Alfredo Kraus - Alfredo Kraus Musika Elkartea (AMAK) onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Musical Alfredo Graus - Alfredo Kraus Musika Elkarteak (AMAK) aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.

Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/B/09078/2001 erregistro-zenbakia duela, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2001eko martxoaren 12ko Ebazpenean ezarritakoari jarraituz.

Bere eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Manu hori betez, behar den espedientea izapidetu da.

Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Bilboko (Bizkaia) Asociación Musical Alfredo Kraus - Alfredo Kraus Musika Elkartea (AMAK), Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/09078/2001 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala