Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4565

IRAGARKIA, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2012ko martxoaren 12ko ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Bruno Martínez Pérez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren erantzukizuna ez diren arrazoiengatik ezin izan zaio Bruno Martínez Pérez jaunari jakinarazi idazki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko martxoaren 12ko Ebazpena. Horregatik, iragarki hau argitara emanez jakinarazten zaio, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan. Horiek horrela, Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko deia egiten zaio Bruno Martínez Pérez jaunari edo haren ordezkariari, 08:00etatik 14:30era, aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko. Horretarako epea gehienez ere hamabost egunekoa izango da, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Eta Bruno Martínez Pérez jaunari jakinarazteko, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 14a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala