Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4562

IRAGARKIA, «Nazioartekotze-beken programa kudeatzeaz arduratuko den enpresa, zehazki, Nazioartekotze Zuzendaritzaren erakunde kolaboratzaile gisa jardungo duena kontratatzea» helburu duen kontratua esleitu dela argitara emateko dena (Espedientea: IICT 23/02/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: IICT 23/02/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Nazioartekotze-beken programa kudeatzeaz arduratuko den enpresa, zehazki, Nazioartekotze Zuzendaritzaren erakunde kolaboratzaile gisa jardungo duena kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko maiatzaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 91. zenbakia.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Berrehun mila, laurehun eta berrogeita lau (200.444) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Kontratua esleitu den eguna: 2012ko uztailaren 13a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2012ko irailaren 6a.

c) Kontratista: Deloitte Advisory, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 140.420 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala