Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4561

IRAGARKIA, Donostian «Musikene» musika-kontserbatorioaren zentro berria eraikitzea helburu duen obren administrazio-kontratua formalizatu dela aditzera ematekoa (Espedientea: C01/010/2011)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C01/010/2011.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: «Musikene» musika-kontserbatorioaren zentro berria eraikitzea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irizpide anitzeko prozedura irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: 24.985.256,36 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2012ko uztailaren 12a.

b) Formalizazio-eguna: 2012ko abuztuaren 10a.

c) Kontratista: Acciona Infraestructuras, S.A. eta Lurgoien, S.A., Aldi Baterako Enpresa Elkartea 18/1982 Legea; laburtuta: Musikene Conservatorio, UTE.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 17.946.909,82 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 27a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

María Manuela Escribano Riego.


Azterketa dokumentala