Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4555

EDIKTUA, 408/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 408/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Banco Santander, S.A.
Abokatua.
Prokuradorea: Echaniz.
Demandatua: Ali Zulfqar.
Gaia: betebeharrak: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-07-02an, eta honakoa da epaitza:

«Baietsi egiten dut, osorik, Banco Santander, S.A.k aurkeztutako demanda, Ali Zulfqar jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bi mila, bostehun eta hamar euro eta bi zentimo (2.510,02) eta 2009ko abenduaren 24tik aurrera sortutako interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua».

Ali Zulfqar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinaraz bekio demandatu auzi-iheslariari, Prozedura Zibilaren Legeko 455. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin dela ebazpen horren aurkako apelazio-errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala