Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4554

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2012. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena.

2012ko maiatzaren 8an argitaratu zen EHAAn 2012ko apirilaren 25eko Agindua, Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala